Berrikuntzaren sinonimoa gara, ezaugarri hori gure DNAn errotuta bait dago
Baldintza horrek gure izaera definitzen du, eta horrek beti abangoardian egoteko eta etorkizuneko erronkei aurrea hartzeko dugun bokazioa gure ezaugarri funtsezkoenetako bat izatea egiten du. Berrikuntza da gure hazkundea bultzatzen duen motorra, eta gure sektoreko lider gisa kokatzen gaituena.
“Berrikuntza teknologikoa da gure taldearen negozioen ezaugarri bereizgarria, eta funtsezkoa da konbentzionaletik haratago doazen proiektuei ekiteko, eta gure bezeroengan konfiantza sortzeko, eta elkarrekin haien erronka anbiziotsuenei aurre egiteko.”
Danobatgroupeko Berrikuntzako zuzendaria
Berrikuntza zenbakitan
I+Gko inbertsioa
I+Gko jardueretan ari diren pertsonak
Patente familia
I+G Proiektu aktibo
Berrikuntzako lan-ildo nagusiak
Alor teknologiko hauetan jartzen dugu arreta, etorkizuneko fabrika autonomo, adimendun eta iraunkorrerantz aurrera egiteko.
Energia kontsumoan ahalik eta efizienteenak izateko lan egiten dugu, eta zero akatseko ikuspegiarekin berritzen dugu, akatsak saihesteko eta piezak lehen saiakeratik zuzen fabrikatzea bermatuko duten soluzio teknologikoak eskaintzeko.
Gure makinen diseinuan berritzen dugu, ikuspegi jasangarri batekin, taladrinen, hozgarrien eta beste baliabide batzuen kontsumoa murrizten saiatuta erabilera fasean, eta bizi zikloaren amaieran osagaiak birziklatzea eta berrerabiltzea errazteko bideak aztertuz.
Gainera, adimen artifizialeko teknikak aplikatzen ari gara mantentze prediktiborako, prozesuak optimizatzeko eta balizko akatsei aurrea hartzeko, akatsak eta hausturak saihesteko, besteak beste.
Danobatgroupeko enpresen espezializazio maila handiak eta bezeroen kalitate estandarrek makina, sistema eta fabrikazio prozesu zorrotz eta doitasun handikoen garapena eskatzen dute.
Horri erantzuteko, aldaketa termikoak, kalibrazioa, bolumetrikoa, lubrifikazio hidrostatikoa eta hidrodinamikoa, kalkulu estatikoak, dinamikoak, termikoak eta multifisikoak lantzen dituzten adituak ditugu, diseinuaren ziklo osoa zehaztasunaren ikuspegitik jorratu ahal izateko.
Eraldaketa digitalak industria soluzioen automatizazio maila handitzea ekarri du, eta makina-erreminten fabrikatzaileentzat erronka berri bat izan da.
Azken urteetan eraldaketa digitaleko prozesu garrantzitsu bati ekin diogu, eta soluzio digitalen eskaintza zabala izan da emaitza (hardwarea eta softwarea), zeinarekin gero eta baloratuagoa den ondasun bat lortu ahal den: gure ekipoen funtzionamendu datuak.
Horri esker eta dauden AAko teknika berrienak konbinatuz, Taldeko enpresak eskaintza digital indartsua garatzen ari dira, merkatuaren premien arabera.
Mekanizazio alternatibak bilatzen ditugu, azken erabiltzaileei diferentzial produktiboa eta lehiakorra emateko, hozte teknika berriak edo fabrikazio tresna eta ziklo berriak ezarriz.
Kudeaketako eta antolaketako tresna berritzaileak erabiltzen lagunduz, esaterako, prozesu industrialak simulatzeko programak erabiltzen lagunduz, produkzio prozesuak optimizatzeko, fabrikazio kostuen murrizketan efizienteagoak izateko, kalitatea hobetzeko eta segurtasuna bermatzeko lan egiten dugu.
Makinen eta fabrikazio prozesuen portaera dinamikoa hobetzeko berritzen dugu, bibrazio arazoen konponketarako bi ikuspegi desberdin eta osagarri oinarri hartuta. Batetik, makinen eta eragingailuen diseinu dinamikoa, eta, bestetik, hainbat mekanizazio prozesutan zarata eta bibrazioak ezabatzen dituzten garapen soluzio espezifikoen diagnostikoa eta ondorengo inplementazioa.
Ideko, gure berrikuntza motorra
Duela 35 urte baino gehiago, Danobatgroupeko enpresek beren negozio guztietarako berrikuntza motorra izango zen zentro teknologiko bat sortzearen aldeko apustua egin zuten.
Ordutik, Ideko, Euskadiko zientzia eta teknologia sareko funtsezko aktorea, makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoreko berrikuntzaren buru da, eta ikerketa teknologikoa Danobatgroupeko enpresetako bezeroek planteatzen dituzten erronketarako soluzio erreal bihurtzen du.
Berrikuntzarako ekosistema bakarra
Idekorekin batera berrikuntzarako ekosistema bakarra ezarri dugu Danobatgroupen. Ekosistema bat, non bezeroekin lankidetza estuan aritzen garen, haien beharrak adi-adi entzunda eta haien ondoan lan eginda, eta, aldi berean, Idekoko adituen balioa eta konfiantza izanda.
Aparteko konbinazio horri esker, planteatutako erronkei ikuspegi integralarekin eta etorkizunari aurrea hartuta heldu ahal diegu.
Lankidetzazko ekosistema horrek fabrikazio aurreratuaren abangoardian egoteko aukera ematen digu, industriaren norabidea markatzen duten eta makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren eraldaketan lider gisa kokatzen gaituzten puntako irtenbideak sortuz.
Berrikuntza irekia
Danobatgroupen berrikuntza irekia bultzatzen dugu, eta modu sistematikoan garatzen dugu.
Kanpoko erakunde eta organismoekin lankidetzan arituz, berrikuntza irekiak ezagutza maila handiagoa eta beste teknologia batzuk eskuratzea ahalbidetzen digu, gure berrikuntza prozesuak bizkortzeko eta gure enpresen lehia posizioa indartzeko.
Era berean, Idekoren bidez, nazioarteko erreferentziazko zentroetara sartzeko aukera dugu.
Jarraian, aktiboki lankidetzan aritzen garen erakundeetako batzuk, edo parte hartzen dugun ekimenetako batzuk.
BRTA
Eusko Jaurlaritzaren, SPRI Taldearen, Euskal Foru Aldundien eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eragile zientifiko-teknologikoen arteko lankidetza hitzarmena.
CIRP
Fabrikazio aurreratuko ikerketa aplikatuan liderra den nazioarteko erakundea.
EUSPEN
Doitasunezko Ingeniaritzaren, Mikro Ingeniaritzaren eta Nanoteknologiaren Zientzia eta Teknologian aurrera egiteko Europako Erkidegoa.
BAIC
Euskadin Adimen Artifizialaren garapena gidatzen eta bultzatzen duen zentroa, enpresa lehiakortasuna hobetzeko, besteak beste.
AMRC
Sheffieldeko Unibertsitateko Zentroa, mekanizazioari, fabrikazioari eta material aurreratuei buruzko ikerketetan erreferentea.
SCCH
Hagenbergeko Softwarearen Konpetentzia Zentroa (SCCH) datuen eta softwarearen zientzia ardatz duen erakundea da, eta TCSen eta automatizazioaren esparruan aritzen gara bereziki, harekin elkarlanean.
CFAA
Euskal Herriko Unibertsitatearen zentro mistoa, fabrikazio teknologia aurreratuak garatzeko, industria sarera azkar transferitzen diren garapen mailetan.
Bremengo Unibertsitatea
Bereziki, artezketa teknologiaren arloarako lankidetzan aritzen garen Unibertsitatea.
BPTD
Enpresen eta erakundeen elkartea, Debabarrena eskualdean doitasunezko teknologien esparruan industria jarduera berria sortzen laguntzeko.
Waterlooko Unibertsitatea
Bereziki, dinamika eta kontrolaren arloarako lankidetzan aritzen garen Unibertsitatea.
ENNE-Fundazioa
Interakzioaren, lankidetzaren eta ezagutza partekatuaren bidez Gipuzkoako industrian aurrerapen teknologikoa inspiratzen eta sortzen duen fundazioa.