Skip to main content

Pribatutasun politika

Pribatutasun politika

1. Tratamenduaren arduraduna

DANOBAT GROUP S. Coop. (aurrerantzean, Danobatgroup), Arriaga kalea 2, 20870 Elgoibar (Gipuzkoa) Espainia.

Datu pertsonalen babesarekin zerikusia duten gaietarako kontaktua: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

2. Zein da tratamenduaren helburua?

Zerbitzu batzuek erabiltzeko eta horietara sartzeko, beharrezkoa da Erabiltzaileek aldez aurretik Danobatgroupi datu pertsonal batzuk ematea. Datu horiek fitxategi automatizatu batean tratatuko eta sartuko ditu Danobatgroupek, kasu bakoitzean dagozkion helburuekin. Dena den, erabiltzaileek Danobatgroupi ematen dizkioten datuen helburua da web orri honek eskaintzen dituen zerbitzuak ematea, hau da, batez ere kontaktuari edo erabiltzaileek egindako iradokizunei edo eskaerei erantzutea.

Danobatgroupek aldez aurretik eta behar bezala jakinaraziko dizkie inguruabar horiek guztiak Erabiltzaileei, legez eska daitekeen kasuetan eta moduan.

Galdetegiak betetzean, erabiltzaileak datuak babesteko politika onartuko du kasu bakoitzean, eta, horrela, bere datu pertsonalak tratatzeko baimen argia emango du.

Danobatgroupek bildutako datuak tratatuko ditu, Erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak emateko, bai eta haien kontsultei edota iradokizunei erantzuteko ere. Era berean eta betiere erabiltzaileak horretarako gaitutako laukitxoa markatuta baimentzen badu, Danobatgroupek erabiltzailearen jarduera eremua den sektorerako dituen produktu edo zerbitzuen gaineko komunikazio komertzialak bidaliko dizkio.

Beharrezkoa bada, erabiltzailearen eskaera eta erabiltzailearen gainean bildutako datuak Danobatgroup barruan eskaerari erantzuna ematea dagokion eta makina-erreminten sektorean ere diharduen enpresari jakinarazi ahal izango zaizkio, betiere aurreko paragrafoan deskribatutako helburu berberarekin.

Erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak ematen baditu, hirugarren horiei jakinarazi beharko die zeri buruzko datuak diren emandakoak, eta datuak fitxategi batean daudela, fitxategiaren xedea ere adierazita. Era berean, dagozkien eskubideak erabiltzeko aukera dutela ere jakinaraziko die, Danobatgroup identifikatuko du, eta hirugarren horien baimena eskuratu beharko du haien datuak Danobatgroupi jakinarazteko.

3. Zer datu tratatzen ditugu eta zenbat denboran?

Danobatgroupek datu hauek tratatuko ditu:

(I) Identifikaziorako eta harremanetarako emandako datu pertsonalak.

(II) prozesu informatikoen ondoriozkoak (nabigazio ohiturak edo ingurunea digitalaren erabileraren gainekoak, horrelako ingurunea erabiltzen denean), IP helbidea eta cookieen, pixel etiketen eta beste teknologia batzuen bidez bildutako informazioa;

Erabiltzailea zerbitzuan aktiboan dagoen bitartean edo erabiltzailearekin harreman aktiboa duen bitartean –harreman komertziala, negozio mailakoa edo bezeroari arreta ematekoa– tratatu eta gordeko ditu datuak Danobatgroupek, bai eta kontaktuaren datuen tratamenduari lotuta egon daitezkeen erantzukizunen ondoriozko lege betebeharren preskripzio epean ere.

4. Segurtasun neurriak eta informazioaren konfidentzialtasuna

Danobatgroupek bermatzen du segurtasun neurri egokiak hartu dituela bere instalazio, sistema eta fitxategietan. Halaber, Danobatgroupek datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen du. Hori gorabehera, Danobatgroupek agintaritza publiko eskudunei jakinaraziko dizkie bere esku dauden edo bere sistemen bidez eskura ditzakeen datu pertsonalak eta bestelako informazioa, eta kasuan aplikatzekoak diren legezko eta erregelamenduzko xedapenekin bat etorriz eskatzen badira.

5. Erabiltzailearen eskubideak

Erabiltzaile guztiek eskubidea izango dute beren datuak eskuratu, zuzendu eta kentzeko, bai eta beren datuen tratamendurako emandako baimena ezeztatzeko, tratamenduari ezetz esateko, tratamendua mugatzeko edota bere datuak eramateko, eta eskubide horiek gauzatu ahal izango dituzte Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren bitartez edo idatzi bat Danobatgroupera bidaliz, helbide honetara: Arriaga kalea, 2. 20870 Elgoibar (Gipuzkoa). Espainia.

6. Cookieen politika

Danobatgroupek cookieak erabiltzen ditu. Cookien Politikan eskuratu dezakezu horri buruzko informazio guztia.

7. Erreklamazioak kontrol agintaritzaren aurrean

Erabiltzaileak bere eskubideren bat urratu dela uste badu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (DBEA), esteka honen bidez: https://www.aepd.es/.