Skip to main content

Lege oharra eta beste dokumentu batzuk

Webgunea erabiltzeko baldintzak

1. Oro har kontuan hartu beharrekoak

Edozein erabiltzailek, WEBGUNE honetan sartu ahal izateko, aldez aurretik klausula honetan jasotako terminoak, baldintzak, komunikazioak, ohartarazpenak eta gainerako lege oharrak irakurri eta onartu beharko ditu.

Erabiltzailea WEBGUNEra sartu eta ondoren erabili egiten badu, horrek esan nahi du eduki osoarekin ados dagoela espresuki, erabat eta erreserbarik gabe. Erabiltzaileak adierazten du adinez nagusia dela eta Baldintza Orokor hauen mende jartzeko gaitasun juridiko nahikoa duela. Era berean, berariaz eta salbuespenik gabe onartzen du WEBGUNE honetan, bere zerbitzuetan eta zerbitzu horien edukietan sartzean eta horiek erabiltzean bera dela erantzule bakar eta esklusiboa.

Erabiltzaileak doan sartu daitezke WEBGUNEAN https://www.danobatgroup.com/ URL helbideen bidez, eta webgunea bistaratzeko ez dute aldez aurretik harpidetzarik edo erregistrorik egin behar.
Erabiltzailea ez badago ados nabigazio Baldintza Orokor hauen edukiarekin, WEBGUNE honetatik irten beharko da, eta ezin izango ditu WEBGUNE honek eskaintzen dituen zerbitzuak eskuratu, ezta erabili ere.

WEBGUNEAk askotariko prestazioak eta edukiak eskuratzeko aukera ematen die bisitariei eta erabiltzaileei: Informazio korporatiboa; enplegu eskaintzak; pertsonen kudeaketa; albisteen kanala; Bezeroarentzako arreta; bloga, besteak beste.
Beste WEBGUNE batzuk baleude, webgune horiekiko konexioak eta webgune horiei erabiltzaileak ematen dien erabilera Baldintza Orokor hauen mende egongo lirateke, bai eta aipatutako WEBGUNEek eduki ditzaketen baldintza espezifikoen mende ere. Baimendutakoa ez den beste edozein erabilera berariaz debekatuta dago.
https://www.danobatgroup.com/ WEBGUNEek zerbitzuaren konfigurazioa, baldintzak eta edukia aldatu ahal izango dituzte, egokitzat jotzen duten edozein unetan, bai eta horiek ezabatu, mugatu edo aldi baterako edo behin betiko eten ere, eta horietara sartzea eragotzi ahal izango dute; horretarako, ahaleginduko dira erabiltzaileari aldaketa horren berri ematen WEBGUNEetako bakoitzean argitaratuta, betiere inguruabarrek horretarako aukera ematen dute. 

2. Webgunearen titularraren identitatea

Hona hemen https://www.danobatgroup.com/ webgunearen arduraduna identifikatzeko datuak:
DANOBATGROUP S. Coop., Kooperatiben eta beste negozio batzuen Erregistroan –Euskal Herriko Kooperatiben Erregistroko Taldeak, 945. Folioa, VII. Liburukia, 97.0.010 zenbakia– inskribatutako enpresa, F20139804 IFK-Identifikazio Fiskaleko Kodea duena, eta helbide hau: Arriaga kalea, 2. 20870 Elgoibar (Gipuzkoa), Espainia.

Aurrerantzean, Danobatgroup.

3. Zerbitzu emailearen eskubideak eta betebeharrak

Zerbitzuaren hornitzaile den aldetik, Danobatgroupen betebeharrak izango dira WEBGUNE honek eskaintzen dituen zerbitzuak ematea, erabiltzailearekin eduki ditzakeen komunikazioak isilpean gordeko direla eraginkortasunez bermatzea, eta sor litezkeen erreklamazioei erantzutea.

Zerbitzuak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko lanak eginez gero, Danobatgroupek eskubidea du WEBGUNE honetarako sarbidea aldi baterako eteteko, aurrez abisatu beharrik gabe, bai eta zerbitzuak emateko edo ezerezteko ere. Nolanahi ere, saiatuko da erabiltzaileei horren berri ematen, egoerak hala ahalbidetzen badu.

Erabiltzaileek beren gain eta galorde erabiliko dituzte WEBGUNE honen bidez emandako zerbitzuak edota datuak edota informazioa.

Danobatgroupek ez ditu bermatzen, ez zuzenean eta ez zeharka, eskainitako informazioa edo zerbitzuak, salbu eta aplikatzekoak diren legeen arabera eman behar diren bermeak edo sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordio batean esplizituki deskribatzen direnak.

Danobatgroupek ez du bermatzen hirugarren pertsonek, kasua bada, emandako edukia, eta ez du bermatzen, ezta ere, erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak ematen duten informazioa egiazkoa, fidagarria, zehatza, egokia edo komenigarria denik.

WEBGUNE honen gaineko jabetza intelektualeko eskubideak Danobatgroupenak dira. Konpainia horrek baino ezingo ditu baliatu erreprodukziorako, banaketarako, komunikazio publikorako eta eraldaketarako eskubideak baliatu.

4. Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak

Une oro, erabiltzaileak modu zilegian erabili behar ditu WEBGUNE honetako zerbitzuak, indarrean dagoen legeriaren arabera, Danobatgroupen edo hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuz.
Zentzu horretan, erabiltzaileak bermatzen du WEBGUNE honen bidez egiten dituen jarduerak legearekin, moralarekin, ordena publikoarekin eta ohitura onekin bat etorriko direla, eta ez direla inola ere iraingarriak izango Danobatgroupen izen onerako eta irudi komertzialerako, ezta WEBGUNEAren beste erabiltzaile batzuentzat edo hirugarrenentzat ere.

Erabiltzaileak, Danobatgroupek bere esku jartzen dituen zerbitzuen bidez, ez du edukiak kaltetzen edo aldatzen dituen ekintzarik egingo, ezta WEBGUNEAren funtzionamendu egokia oztopatuko ere. Hau da, ez du inolako arazo teknikorik sortuko, ez du birus informatikoak eraman ditzakeen edo WEBGUNE hau osorik edo zati batean kaltetu, oztopatu edo geldiarazi dezakeen elementurik transferituko, eta ez du beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan esku hartuko edo aldatuko.

Edozein arrazoirengatik erabiltzaileak datuak sartuko balitu, erabiltzailea litzateke datu horien egiazkotasunaren erantzule esklusiboa; beraz, datu faltsuak edo okerrak eman baditu, Danobatgroupek WEBGUNE honetan sartzea debekatzeko eskubidea izango du.

5. WEBGUNEAren eta bere Zerbitzuen funtzionamendua bermatu eta horien funtzionamenduagatik erantzun behar izatetik salbuetsita egotea

Danobatgroupek ez du bermatzen WEBGUNEA edo bertan dagoen informazioa, edukia, software, material edo produktuak erabilgarri eta etengabe funtzionamenduan egongo direla, aplikatzekoa den legeriak ahalbidetzen duen neurrian.

Horrela, WEBGUNEA eta bere zerbitzuak erabilgarri ez egoteagatik edo beraien funtzionamenduan gertatutako etenaldiagatik eta erabiltzaileek WEBGUNE honi eman ahal izan dioten erabileragatik erator daitezkeen edozein motatako kalte-galeren erantzukizun orotik salbuetsita dago.

Nolanahi ere, Danobatgroup ahalik eta gehien ahaleginduko da WEBGUNE hau etengabe erabilgarri egon dadin.

Era berean, Danobatgroupek ez du erantzungo erabiltzaileak nabigatzailearen eguneratu gabeko edo segurtasunik gabeko bertsio bat erabiltzeagatik edo nabigatzailean erregistratutako Erabiltzailearen identifikazio kode edo gakoak gordetzeko gailuak aktibatzeagatik gerta daitezkeen segurtasun akats edo gabeziengatik, ez eta nabigatzailearen funtzionamendu okerraren ondorioz sor daitezkeen kalte, akats edo zehaztugabetasunengatik ere.

Danobatgroupek segurtasun neurri tekniko eta antolakuntzakoak ezarri ditu, erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko.

Danobatgroupek arlo horretan segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak ezarri baditu ere, ez du kontrolatzen edo bermatzen erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo haren sistema informatikoan gordetako dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan kalteak sor ditzakeen birusik edo bestelako elementurik ez dagoenik WEB orri honetako edukietan.
Danobatgroupek ez du inolako erantzukizunik izango edukiek sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan nahasmenduak eragin ditzakeen birusak dituztelako sor daitezkeen era guztietako kalte-galerengatik.
Erabiltzaileak onartzen du Danobatgroupek WEBGUNEA fede onez sortu eta garatu duela, barneko eta kanpoko iturrietatik datorren informazioarekin, eta orain dagoen moduan eskaintzen diela erabiltzaileei, zehaztugabetasunak edo akatsak izan ditzakeelarik. Hori dela eta, erabiltzaileak Danobatgroup salbuesten du WEBGUNEAn nabigatzen ari den bitartean WEBGUNEAREN fidagarritasunari, erabilgarritasunari edo itxaropen faltsuari lotutako edozein erantzukizunetatik.

6. Jabetza intelektualeko eskubideak

WEBGUNE honen edukiaren gaineko eskubide guztiak Danobatgroupenak dira, kenduta edukiak hornitzeko Danobatgroupekin kontratua sinatu duten enpresenak, jabetza intelektualari eta industrialari buruzko nazioko eta nazioarteko arauek babesten dituztenak.
WEBGUNEko eduki guztiak (barruan direla, izaera murriztailerik gabe, datu baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testu fitxategiak, mapak, grafikoak, frameak, bannerrak, softwarea eta horien iturri kodeak, audioa eta bideoa) Danobatgroupen jabetzakoak dira, edo haren eduki hornitzaileen jabetzakoak (kasu honetan edukiak erabiltzeko lizentzia eman da edo edukiak laga dira), eta jabetza intelektualeko nazioko edo nazioarteko arauek babestuta daude; beraz, Erabiltzaileak edo hirugarrenek ezingo dituzte edukiak kopiatu, aldatu, erreproduzitu, moldatu edo itzuli, edukien titularren berariazko baimena eduki gabe. WEBGUNEAren eduki osoaren konpilazioa (hau da, edukiak biltzea, diseinatzea, antolatzea eta muntatzea) Danobatgroupen jabetza esklusiboa da.
WEBGUNEA erabiltzeko eta garatzeko erabiltzen den software guztia DANOBATGROUPena edo haren software hornitzaileena da, eta jabetza industrialari eta intelektualari buruzko lege nazionalek eta nazioartekoek babestuta dago.

WEBGUNEAn agertzen diren Danobatgroupen markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edo logoak Danobatgroupen titulartasunekoak dira, eta behar bezala erregistratuta daude, edo erregistratzeko prozesuan. WEBGUNE honetan agertzen diren beste produktu, zerbitzu eta konpainia batzuen izenak beraien jabe legitimoen marka erregistratuak izan daitezke.
Danobatgroupen jabetzako datu baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testu fitxategiak, audioa, bideoa eta softwarea eskuragarri jartzeak eta erabiltzeak ez du esan nahi, inola ere, Erabiltzaileari horien titulartasuna lagatzen zaionik edo horiek erabiltzeko eskubidea ematen zaionik.

WEBGUNE honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aurretik aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga, saldu edo lortutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu.

Erabiltzaileak soilik erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako bistaratu eta kargatu ditzake, eta ezin dizkie hirugarren pertsonei edo erakundeei zabaldu.
WEBGUNE honetan agertzen diren grafikoen edo diseinuen kasuan, horien titulartasuna Danobatgroupen enpresa kolaboratzaileena baldin bada, baldintza hauek aplikatuko zaizkie, halaber, kontrako itunik ez badago.
Erabat debekatuta dago erabiltzaileak WEBGUNE hau aldatzea, aldaketak edukian, hala nola loturetan (edo esteketan) eta antzekoetan eragina eduki badezake.
Danobatgroupek zainduko du WEBGUNE honetako edukiak pornografikoak, xenofoboak, diskriminatzaileak, arrazistak, difamatzaileak izan ez daitezen edo indarkeria sustatu ez dezaten. Era berean, erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen edozein inguruabar saihesten saiatuko da.

7. Lotura edo esteka hipertestualak

Ezin izango da WEBGUNE honetarako estekarik ezarri beste edozein WEBGUNEtatik, titularraren aldez aurreko eta berariazko baimenik gabe. Debekatuta dago edukiak berriz zabaltzea, salbu eta jatorrizko WEBGUNEAren eta helmugako WEBGUNEAren arteko akordiorik badago. WEBGUNE honetara hipertestu esteka bat (aurrerantzean, esteka) sortu nahi duten Erabiltzaileek edo beste WEBGUNE batzuen titularrek Danobatgroupeko arauak betetzea ziurtatu eta agindu beharko dute.

Hauek dira arau horiek: (i) Danobatgroupen home page ez diren orri edo azpiorrietarako estekak ez ezartzea, (ii) estekaren ondoan hanka sartzeak ekar ditzaketen edo legearen, moralaren edo ohitura onen aurkakoak diren adierazpen faltsuak, zehaztugabeak eta okerrak ez egitea; (iii) Webgunearen URL helbidea ez den beste marka komertzialik edo babestekoa izan daitekeen zeinurik ez sartzea, (iv) estekarik ez ezartzea eduki, adierazpen edo propaganda arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, terrorismoaren apologiakoak edo giza eskubideen aurkakoak, eta, oro har, modu batean edo bestean Danobatgroupen edo bere bezeroen izen komertzial edo irudi ona kaltetu dezaketen orrialdeetara.
WEB orri honek Danobatgroupek kudeatzen ez dituen beste WEBGUNE batzuekin loturak edo loturak izan baditzake, sozietate honek adierazten du ez duela gune horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela horien edukiaren erantzule. WEBGUNE honek izan ditzakeen estekak informaziorako erreferentzia gisa baino ez dira eskainiko, esteka horietatik eskaintzen diren edukiei, jabeei, zerbitzuei edo produktuei buruz inolako baloraziorik egin gabe. Beste Webgune batzuekiko loturak edo estekak sartzeak ez du esan nahi Danobatgroupek Webgune horien edukiak sustatu, bermatu edo gomendatzen dituenik.

Nolanahi ere, Danobatgroupek ez du inolako erantzukizunik izango hirugarren horiek emandako zerbitzuetan, zerbitzu horiei buruz aurkezten diren edozein motatako erreklamazio edo demandaren aurrean.

8. Datu pertsonalen babesa eta cookieen politika

Datuen Babesa eta Cookieen Politika izeneko estekeean eskuratu dezakezu horri buruzko informazio guztia

9. Klausulen deuseztasuna eta eraginkortasunik eza

Baldintza hauetako edozein klausula osorik edo zati batean deuseza edo eragingabea dela deklaratzen bada, deuseztasun edo eragingabetasun horrek xedapen horri edo haren zati bati baino ez dio eragingo, eta gainerako baldintza guztiak mantendu egingo dira, kaltetutako xedapena edo xedapen zatia jarri ez dela ulertuko delako; halere, baldintza hauetarako funtsezkoa bada, orduan denei eragin beharko die.

10. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa

Baldintza orokor hauek Espainiako legeriaren arabera interpretatu eta arautuko dira.

Baldintza orokorren existentzia, sarbide, erabilera edo edukiaren ondoriozko edozein auzitarako, Erabiltzaileak eta Danobatgroup Eibarko (Gipuzkoa) hiriko epaitegi eta auzitegien jurisdikzio eta eskumen esklusiboaren mende egongo dira, eta berariaz uko egingo diote legokiekeen beste edozein eskumeni.