Skip to main content
2017/07/28

DANOBATek Hannoverko EMO azokan erakutsiko du industria digitalizazioaren alde egin duen apustua, bai eta fabrikazio aurreratuko soluzioen garapena ere

DANOBATek Hannoverko EMO azokan erakutsiko du industria digitalizazioaren alde egin duen apustua, bai eta fabrikazio aurreratuko soluzioen garapena ere

Fabrikazio berritzaileen garapenaren aldeko apustua eta balio digitalerako egindako proposamena ezagutarazteko helburuarekin, DANOBAT makina-erreminten eta produkzio sistemen ekoizleak presentzia nabarmena izango du Hannoverren egingo den EMO azokaren hurrengo edizioan. Hitzordu honetan ekoizleak guztiz berriak diren hiru garapen merkaturatuko ditu, erabateko doitasuna duten artezketarako eta torneaketarako makina birdiseinatuen gama aurkeztuko du eta balio erantsi handiko zerbitzuen eskaintzaren berri emango du.

Europan industria fabrikazioaren sektorearentzat azoka garrantzitsuenetakoa den hitzordu hau agertoki izango da erakundearentzat, konplexutasun tekniko handia eta produktibitate handia duten artezketarako eta torneaketarako birdiseinatutako makinen gama aurkezteko.

Horrez gain, enpresak aukera izango du balio digitalaren arloan proposamena partekatzeko, 4.0 industriaren kontzeptuetan oinarritzen den garapen teknologiko propioak txertatuta dituena. Elkar-konektatutako ekipamenduak dituen eta modu autonomoan funtzionatzeko gaitasuna izango duten fabrikazio adimendunaren espazioen sorreran urratsak emateko helburuarekin arituko da.

11. Hall-eko C45 stand-ean ikusgai egongo den DANOBATek, makinen kudeaketa adimenduna eskaintzeko, ekipamenduei balioa emateko, mantentze estrategiak hobetzeko eta errendimendua eta produkzioa optimizatzeko helburua duten zerbitzu aurreratuen eskaintza ere aurkeztuko du.

 

DANOBAT Expert Solutions
Erabat berriak diren garapenak:

  • Zentrorik gabeko artezteko makinak erabateko zurruntasunarekin, ESTARTA-650
  • Tamaina ertaina duten piezentzat artezteko makina bertikala, VG-800
  • Luzera handia duten piezentzat barnealdeak artezteko makina, ILD-600

Birdiseinatutako makinak, konplexutasun tekniko handia eta produktibitate handia duten artezketa eta torneaketa prozesuak gauzatzeko sortu direnak:

  • Gogorrean egindako eta doitasun handiko Torneaketa, LT-400
  • Zilindrikoak ez diren formentzat eta erradioentzat soluzioa, IRD-400
  • Tamaina handiko piezentzat artezteko makina horizontala, HG-72
  • Ultra-doitasunezko artezteko makina, LG-1000

 

DANOBAT Digital

  • Smart HMI: erabiltzaileak intuitiboki erabiliko duen interfazea, ekipamenduaren erabilera erraztuko duena eta produktibitatea handituko duena.
  • Data System: datuak kaptatzeko, biltegiratzeko eta prozesatzeko plataforma, makinaren egoera monitorizatzea ahalbidetzen duena.
  • Control System: konplexutasun handiko fabrikazio lerroetan, mekanizazio prozesuen fase guztiak kontrolatzea, monitorizatzea eta gainbegiratzea ahalbidetzen ditu.

 

DANOBAT Services

  • Hobekuntza teknikoak
  • Produkzioaren optimizazioa
  • Zaharkitzea neutralizatzeko ingeniaritza
  • Ordezko piezen kudeaketa
  • Mantentze-lan prediktiboa, prebentziozkoa eta zuzentzailea
  • Tokiko zerbitzuaren sarea