Skip to main content
2016/02/05

DANOBATGROUP TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko formazioan kolaboratzaile

DANOBATGROUP TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko formazioan kolaboratzaile

DANOBATGROUPek diseinu kontzeptuala eta zehaztasuneko ingeniaritzako proiekturik onenaren saria entregatu du TECNUNeko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleen artean. Proiektu honen garapena erronka praktikoa izan da beraien ezagupenak garatu eta praktikan jartzeko aukera izan duten 33 ikasleentzat Makina ERreminta sektorerako balio teknologikoa duena artezteko makina baten Diseinua eta Zehaztasuneko ingeniaritza arloan.

Ekimen hau DANOBATGROUP eta TECNUNek joan zen abenduan sinatu zuten elkarlanerako hitzarmenaren barne kokatzen da, eta harreman honen bidez heziketa teorikoa egoera erreal batean oinarritutako proiektu eta esperientziekin konbinatzea da azken helburua. Unibertsitatea eta enpresa eskutik helduta doaz etorkizuneko ingeniariei Ikerketa eta Industria arloan garatutako jarduerak erakutsiz eta kualifikazio maila altuaren beharraz eta beste hainbat konpetentziaren beharraz ohartaraziz Makina ERreminta sektoreko etorkizunera begirako erronketan parte hartzeko eta arrakastaz eramateko aurrera.

Erronkaren beraren garapenaz gain parte hartzaileek DANOBATGROUPen instalazioak bisitatu dituzte, eta baita bere IkerketarakoIK4-Ideko teknologia zentrua ere, eta horrela sektoreko produktu eta abangoardiako teknologiak ezagutu dituzte bertatik bertara, eta baita egoera erreala ere, non sektorean profesionalki garatzeko ateak zabaltzen diren. DANOBATGROUPeko zein IK4-Idekoko profesionalen kualifikazioa, esperientzia eta ezagupen profesionalek formazio teoriko-praktiko bat egin dute posible automatizatutako fabrikazio sistremen arloan, robotika industrial arloan eta Zehaztasuneko Diseinu eta Ingeniaritza arloan garatu beharreko erronka berri baten planteamenduarekin.

Proeiektuaren garapeneko gakoak talde lanerako gaitasuna, asmakuntzetarako gaitasuna, azterketarako eta garapenerako gaitasuna eta produktuan planteatutako arazoaren azterketa eta irtenbidea izan dira besteak beste, eta ondoren proiektuaren defentsa egin behar izan dute TECNUN Unibertsitateko irakasle eta DANOBATGROUP eta IK4-IDEKOko kidez osatutako epaimahaiaren aurrean.