Skip to main content
2017/11/23

DANOBATGROUPek digitalizazioan dituen ahalmenen berri eman zuen 4.0 industriaren euskal foroan

DANOBATGROUPek digitalizazioan dituen ahalmenen berri eman zuen 4.0 industriaren euskal foroan
  • Enpresa taldeak presentzia nabarmena izan zuen Basque Industry 4.0 kongresuaren 4. edizioan
  • Topaketa Donostian egin zen, eta enpresa, zentro teknologiko eta ikerketa erakundeak bildu zituen, industria digitaleko azken aurrerapenez jarduteko.
  • Hitzaldi espezializatu, tailer, mahai inguru eta erakusketa guneen bitartez, kongresuak enpresen lankidetza bultzatzeko balio izan zuen.

Ezagutzen trukaketa bultzatzeko eta enpresen lankidetza sustatzeko, DANOBATGROUP makina-erreminten fabrikatzailea Basque Industry 4.0 kongresuaren 4. edizioaz baliatu zen industria digitalean dituen ahalmenen berri emateko, 4.0 industriaren gainean Euskadin egiten den foro nagusietako baita.

Ekitaldia azaroaren 22an egin zen, Donostian, eta industriako fabrikazio inguruneetan aplikatutako informazioaren eta komunikazioaren teknologietako aplikazioetan eta aurrerapenetan zentratu zen.

DANOBATGROUPek makina-erremintaren sektoreari aplikatutako balio digitaleko proposamena aurkezteko aukera eduki zuen, “4.0 Industriaren aplikazio sektorialetan” izeneko hitzaldi espezializatuen atala.

SORALUCEko zuzendari teknikari Javier Torrellari egokitu zitzaion taldearen eskaintza osoa aurkeztea, zeina Smart HMI interfaze adimendunak integratuta baitago. Interfaze horrek ekipoen eragiketa errazten du eta makinen egoerari eta funtzionamenduari buruzko informazioa eskuratzen uzten du.

Torrellak, halaber, Fabrikazio lerro automatizatuen kudeaketarako diseinatutako Control System sistemaren prestazioak azaldu zituen, eta Intelligent Components direlakoen edo ekipoen doitasuna, fidagarritasuna eta produktibitatea hobetzeko makinan txertatuta doazen gailuen ezaugarriak zehaztu zituen.

Bukatzeko, adituak makinen monitorizaziorako Data System plataformaren funtzionaltasunak aurkeztu zituen, gaur egun DANOBATGROUPeko kide den SORALUCE fabrikatzailearen ekipoetan operatibo dauden benetako kasuak erakutsiz.

Hitzaldi espezializatu, tailer, mahai inguru, elkarrizketa eta erakusketa guneen bitartez, kongresuak 490 erakusketari bildu zituen eta enpresen lankidetza bultzatzeko balio izan zuen.