Skip to main content
2021/03/23

Danobatgroupek emakumeen bokazio zientifikoak bultzatzearen alde egiten duen apustua indartu du, Ada Byron 2021 sarietan parte hartuz

Danobatgroupek emakumeen bokazio zientifikoak bultzatzearen alde egiten duen apustua indartu du, Ada Byron 2021 sarietan parte hartuz
  • Sarien aurkezpen ekitaldia martxoaren 24an egingo da, online, eta Nerea Aranguren Berrikuntzako zuzendariak ekitaldian parte hartuko du.
  • Industria taldea da Deustuko Unibertsitateak ematen duen sariaren babesleetako bat, beste erakunde batzuekin batera, hala nola Microsoft edo Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.


Danobatgroup-ek presentzia nabarmena izango du Emakumen Teknologoarentzako Ada Byron sariak 2021-eko edizioa, zortzigarren edizioa, aurkezteko ekitaldian. Saria Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak ematen ditu urtero, talentu profesionala garatzeko, emakumeen bokazio zientifikoa eta teknologikoa sustatzeko eta gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna bultzatzeko. Forotech 2021 Ingeniaritza eta Teknologiaren Deustuko Astearen barruko ekitaldi bat da.

Aurten ekitaldia birtuala izango da, datorren asteazkenean, martxoak 24, 12:00etan, eta Nerea Aranguren Industria taldeko Berrikuntza zuzendaria sarien epaimahaikideetako bat izango da, aurreko edizioetan bezala.

Sarien epaimahaikide izateaz gain, Danobatgroup ekitaldiaren babeslea da joan den ediziotik, beste erakunde batzuekin batera, hala nola Microsoft, Bizkaiko Foru Aldundia eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

"Sari hauetan parte hartzea da talentuaren alde egiteko eta STEM eremuan berdintasuna eta emakumeen bokazioak sustatzeko konpromisoa adierazteko dugun moduetako bat. Emakumeak karrera zientifikoak, teknologikoak eta ikerkuntzakoak egitera bultzatzea funtsezkoa da industria sektorearen iraunkortasunerako, ekoizpen ehunaren lehiakortasunerako eta berrikuntzaren sustapenerako", esan du Arangurenek.

Ekitaldian parte hartuko dute, halaber, Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibertek, Ada Byron Sariaren zuzendari Cristina Gimenez Elorriagak, Microsoft Iberica Erakunde Harremanetarako zuzendari Montse Pardok eta Ingeniaritza Fakultateko dekano eta epaimahaiko presidente Asier Perallosek.

Era berean, aurkezpen ekitaldiaren barruan, Bartzelonako CSICeko ikerketa irakasle Laura Lechugak, 2020an Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria jaso zuenak, hitzaldi bat emango du. "Nolakoa izango da diagnostikoa Pandemia osteko aroan?" izango da hitzaldia, eta sariaren koordinatzaile Cristina Gimenez Elorriagak egingo du hitzaldiaren aurkezpena.


Danobatgroupi buruz
Industriako fabrikazioaren eremuan 65 urteko ibilbidearekin eginda, Danobatgroupek trebakuntza handiko 1.300 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erreminten eta ekoizpen sistema aurreratuen sektorean.