Skip to main content
2017/10/01

DANOBATGROUPen LH dualeko eredua, Bertelsmann Fundazioak kasu arrakastatsutzat aukeratua

DANOBATGROUPen LH dualeko eredua, Bertelsmann Fundazioak kasu arrakastatsutzat aukeratua

DANOBATGROUPen Muntatzaileen Tailer Eskola kasu arrakastatsutzat aukeratu du Lanbide Heziketa (LH) Dualerako Aliantza, erakundeak, gazteen hezkuntzaren kalitatea hobetzera bideratuta Bertelsmann Fundazioa-k bultzatutako ekimena baita.

Enpresek, ikastetxeek eta LH Dualaren bitartez gazteen enplegagarritasuna hobetzeko lanean ari diren erakundeek Estatu mailan osatutako sare bat da Aliantza, eta Makina-erreminten fabrikatzaile euskaldunaren ikastetxean ematen den heziketa eredua praktika on-aren adibidetzat hartu du bere plataforma digitalean.

Aliantzak azpimarratzen du enpresaren eremuan garatutako “prestakuntza karga handia”, bai eta atzerrian benetako lan inguruneetan egindako egonaldiak ere, izan ere, bi alderdi horiek dira bere ustez DANOBATGROUP.en Tailer Eskolaren lanbide heziketaren ereduaren ezaugarririk nabarmenenetakoak.

Abantaila moduan azpimarratzen du, baita ere, eskolako arduradunek programen diseinuan eta klaseen garapenean eduki duten inplikazio zuzena eta ikasleek ekoizpen plantetan egiten duten formazio aldian diru kopuru bat jasotzea.

Prestakuntzaren kalitatea handitzeko eta hezkuntza komunitatearekiko loturak hobetzeko asmoarekin, 2012an industri talde euskaldunak muntatzaileen eskola sortu zuen bere instalazioen barruan. Eskola horretan Mekatronikako Goi mailako Formazio Zikloa ematen da, ikasketak eta lana txandakatuz. Proiektu hau Makina-erreminta Institutuarekin elkarlanean garatzen ari da eta, funtsean, ezagutza teoriko sendoen irakaskuntza eta benetako ekoizpen plantetan esperientzia praktikoa eskuratzea konbinatzen ditu.

Ohiko formazio zikloaren eskola denboraz gain, DANOBATGROUPek ematen duen ereduak urte bat gehiago dauka, hau da, hiru urtekoa da. Horrela, taldeak pauso bat gehiago eman du ikasketa plana hobetzeko bidean eta lortu du ikasleak ekoizpen plantetan sartzea bultzatzea.

Hiru urteko sistema berritzaile honek eman dituen graduatuen lehen promozioak pasa den ekainean eskuratu zuen bere titulua, Bilbon egin zen ekitaldi batean, Eusko Jaurlaritzako sailburu Cristina Uriarte bertan zegoela.

Ekitaldi horretan, Fabrikazio Aurreratuko Makina-erreminten Proiektuak Prest Jartzeko lanetan espezialista egiaztagiria jaso zuten ikasleek.

 

Konpromisoa hezkuntzarekin

Muntatzaileen Tailer Eskola hezkuntza proiektu estrategikoa da industri talderako . Euskal konpainian Alemanian izandako arrakastaren ondoren sortu zen, enpresak jada garatzen baitzuen Alemanian sistema hori.

Prestakuntza eta lana txandakatzen duen LH dualaren ereduak duen abantaila da irakaskuntza teorikoa eta ezagutza praktikoak konbinatzen dituela, benetako ekoizpen inguruneetan. Ikasleek, halaber, beste gai batzuen gaineko prestakuntza jasotzen dute, esaterako, hizkuntzen gainekoa eta lan arriskuen prebentzioaren gainekoa. Enpresak atzerrian dituen lantegietan egonaldiak egiteko aukera ere badute, eta horrekin lan errealitatera egokitzeko denborak nabarmen murrizten dira.

Prestakuntzaren alde egiten duen apustuaren barruan, pasa den martxoan Gipuzkoako konpainiak hitzarmen bat izenpetu zuen Iñigo Urkullu lehendakariarekin, LH dualeko proiektuak bultzatzen jarraitzeko.

Hitzarmenarekin aurrera egiten da DANOBATGROUPen eta euskal erakundeen artean dagoen harmonian, izan ere, lan merkatuaren premietara egokiak diren profil profesional berriak sortzen ari dira elkarlanean.