DUROC MACHINE TOOL izango da SORALUCE fresaketa, mandrinatze eta torneatze banatzaile berria
Mekanizazio prozesuetarako SORALUCE fresaketa, mandrinatze eta torneatze soluzioak mundu osoan DUROC izendapenarekin zabaltzen ari dira SORALUCE produktuen banatzaile gisa. SORALUCE makinak bost kontinenteetan barrena zabalduta daude eta fresaketa, mandrinatze eta torneatze bertikalaren teknologian mundu mailako erreferente dira.
Makinen diseinu, muntaia eta egiaztapen osoa Euskal Herrian dituen lau lantegietan (Espainiaren iparraldean) eta Limburg-ko (Alemania) zentro teknologiko batean egiten dira, baita makina buruen fabrikaziorako gune aurreratuan ere. Horrela, maila altuko teknologia eskaini eta industria zorrotzenak lantzen dira, hasi ekipo-ondasunekin eta energia sektorera arte.
DUROC MACHINE TOOL, makina-erreminta eta osagaien merkatuan protagonista nagusienetako bat da Europa iparraldean. Duroc Machine Tool-ek zazpi herrialdetan jarduten du, hala nola, Suedia, Norvegia, Danimarka, Finlandia, Estonia, Letonia eta Lituanian. Ama-erakundea den Duroc AB, enpresa publikoa da eta NASDAQ-OMX balore-burtsa suediarrean erregistratuta dago. Duroc Machine Tool-ek, kostuetan errentagarriak diren produkzio-prozesuentzat soluzio fidagarriak eskaintzen ditu, erabilgarritasun handiarekin eta etenik gabeko produkzioarekin.
Bazkide berri honen izendapenarekin, SORALUCEk aurreko eta ondorengo kartera zerbitzu handiagoa duten bezeroengan gerturatu nahi du Finlandian, Danimarkan, Estonian, Letonia eta Lituanian. DUROC MACHINE TOOLek maila altuko kualifikazioa duten salmenta eta zerbitzu lan-taldea ordezkatzen du, makina-erremintaren negozioan formazio eta esperientzia luzea duena. Hau guzti hau, makina-erreminta sektoretik haratago ere ingeniaritza soluzioak eskaintzen dituen SORALUCE markaren esperientziaren babesarekin.
Aliantza honen bidez, herrialde hauetako enpresen negozioa eta produktibitatea bultzatzen lagunduko da.