Skip to main content
2020/01/29

Danobatgroup, Ada Byron sarien babesletako bat

Danobatgroup, Ada Byron sarien babesletako bat

Danobatgroup enpresa taldeak Emakume Teknologoaren Ada Byron sarien babesletzarekin bat egin du. Sariak Deustuko Unibertsitateak ematen ditu urtero, talentu profesionalaren garapenarekin, emakumezkoen bokazio zientifiko eta teknologikoekin eta gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasunarekin duen konpromisoa indartzeko.

Bere babesletzaz gain, taldeak sarien antolaketan parte hartuko du modu nabarmenean. Danobatgroupeko Berrikuntzako zuzendari Nerea Arangurenek epaimahaiko kidea izango da, eta sarien aurtengo edizioa aurkezteko ostiralean, urtarrilak 31, Forotech 2020 Ingeniaritzaren eta Teknologiaren Astearen baitan egingo den aurkezpen ekitaldian egongo da presente.

Topaketan, zeina Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean egingo baita pasa den edizioko irabazle Concepcion Alicia Monje robotikako adituaren presentziarekin, Arangurenek hitzaldi txiki bat emango du, emakumeek zientziari eta teknologiari historian egin dieten ekarpenaren garrantzia balioan jartzeko.

“Danobatgroupek berdintasunaren alde egiten du argi eta garbi. Ekimen honi ematen diogun babesarekin agerian jarri nahi ditugu zientziari ekarpen nabarmena egin dioten eta etorkizuneko profesionalentzat inspirazio iturria diren emakume teknologoen karrera profesionalak”, zehaztu du adituak.

Arangurenen ustez, “sariak sendotzen ari dira urtetik urtera”, eta horren erakusgarri dira 2019an Mexikon abian jarri den edizioa eta antolatu den kategoria gaztea, non "hautagaien maila bikaina baita".

2014an eman ziren lehen aldiz Ada Byron sariak eta beren sorreratik zientzialari ospetsu batzuen lana aitortu da, esaterako, Sevillako Unibertsitatearen Ingeniaritza Elektronikoko Departamenduko irakasle Maria Angeles Martinena, Hizkuntza informatikoko aditua den hizkuntzalari Montserrat Meyarena edo Kaliforniako Bekerley Unibertsitateko (AEB) adimen artifizialari aplikatutako matematiketako doktore Regina Llopisena.

Hezkuntza komunitatearekin elkarlanean arituz eta emakumeek ikerketan eta berrikuntzan egiten duten ekarpena sustatzera eta aitortzera zuzendutako proiektuetan parte hartuz talentua trebatzearen alde Danobatgroupek egiten duen apustuaren barruan sartzen da sari hauei ematen dien babesa.

Taldeak talentua estrategikoki kudeatzeko eredu bat dauka, non profesionalen ahalduntzea baita ardatz egituratzailea.

Gaur egun, industriaren sektoreak hainbat erronka ditu aurrean, hala nola ekoizpen inguruneen digitalizazioa eta automatizazioa, eta eredu berri horrek STEM eremuko (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) diziplina askoko profesionalak sartzea eskatuko du. Beraz, funtsezko garrantzia dauka zientziarekiko grina sustatzea helburua duten ekimenak abiarazteak.

 

Danobatgroupi buruz

Industriako fabrikazioaren eremuan 65 urteko ibilbidea eginda edukita, Danobatgroupek trebakuntza handiko 1.300 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erreminten eta ekoizpen sistema aurreratuen sektorean.