DANOBATGROUP euskal startupen talentuarekin bat eginda, industria digitalen aurrerapena bultzatzeko
-
Makina-erreminten fabrikatzailea Innovae startuparekin elkarlanean ari da Eusko Jaurlaritzak enpresak bizkortzeko duen Bind 4.0programaren baitan.
-
Proiektuak aurreikusten du errealitate areagotua eta 3D birsorkuntzarako ereduak erabiltzea ekipamenduen funtzionamenduari buruzko datuak bistaratzeko.
-
Hannover Messen enpresa teknologiko gazteetarako zegoen gunean aurkeztu da ekimena.
4.0 industriaren aurrerapena bultzatzeko asmoarekin eta enpresa ehunarekiko harremanak estutzeko, DANOBATGROUP makina-erreminten euskal fabrikatzailea eta Gipuzkoako Innovae startup teknologikoa proiektu bat garatzen ari dira elkarrekin, non funtsean industriako fabrikazio ekipamendu eta prozesuetan teknologia digitalen aplikatzen diren.
Proiektua BIND 4.0 programaren zatia da, eta programa hori Eusko Jaurlaritzak eta SPRI enpresa garapeneko agentziak abiarazitakoa da, ekintzaileen euskal ekosistema indartzeko eta eduki teknologiko handiko enpresen eta beren jarduera eremuan erreferentziakoak diren industri korporazioen arteko lankidetza errazteko.
Zehazki, DANOBATGROUP eta Innovae elkarrekin ari dira SORALUCE fresatzeko makinak eta DANOBAT artezteko makinak monitorizatzeko sistema bat lantzen, ekipamenduek ematen duten datuak bildu eta ondoren tabletetan edo betaurreko adimentsuetan, esaterako, bistaratzeko.
Datuak egoki bistaratzeko, makinak 3Dn birsortzeko ereduak eta errealitate areagotuko teknologiak erabiltzen ari dira.
DANOBATGROUPek makinen egoerari eta mantentze lanei buruzko datuak jasotzeaz eta prozesatzeaz duen ezagutza eta esperientzia jarriko ditu eta Innovae, berriz, bistaratze soluzioen garapenaz arduratuko da, erraz ulertzeko modukoak izan behar baitira langileen lana errazteko.
“Programa honetan parte hartzeak uzten digu startupekin lankidetza estuan aritzea, haien ezaugarriak izanik dinamismoa, antolatzen azkartasuna, proposamen moldakorrak egitea eta ideia berriekin lan egiteko gaitasuna, etengabe aldatzen egotea eta teknologia berriak esploratzea”, ziurtatu du DANOBATGROUPen proiektu koordinatzailea den Elena Urkiak.
Adituaren iritziz, startupek merkatu berrietan sartzeko duten kapilaritatea eta erronka berriak bere gain hartzeko duten gaitasuna ekarpen osagarriak dira jada sendotuta dauden enpresen ibilbiderako.
Proiektu hau berriki aurkeztu da Hannover Messe Europako industri azokarik garrantzitsuenaren azken edizioan, Young Tech Enterprise gunean.
Gune hori irekita egon zen azokak iraun zuen denbora osoan, eta enpresen arteko lankidetza bultzatzeko eta ekintzaileen eta konpainia traktoreen arteko sinergien sorrera sustatzeko prestatu zen.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak antolatutako Demo Day ekitaldian ere aurkeztu da DANOBATGROUPen eta Innovaeren arteko lankidetza, BIND 4.0 programaren lehen edizioko emaitzak bateratzeko, sinergien ezarpena bultzatzeko eta ekimenaren bigarren deialdiaren nobedade nagusiak aurkezteko.
DANOBATGROUPi buruz
DANOBATGROUP makina-erreminten fabrikazioan liderra da Euskadin, eta industriako fabrikaziorako soluzio teknologikoki aurreratuak eta punta-puntako zerbitzuak garatzen ditu. Taldeak 60 urteko esperientzia du doitasun handiko ekipo fidagarriak garatzen eta industri prozesurik zorrotzenetarako teknologiak ikertzen eta aplikatzen.