Skip to main content
2021/11/19

Danobatgroupek berdintasunaren alde egiten duen apustua indartu du Gladys sariaren lehen edizioan parte hartuta

Danobatgroupek berdintasunaren alde egiten duen apustua indartu du Gladys sariaren lehen edizioan parte hartuta
  • Saria atzo eman zen, EHUko Informatika Fakultatean, eta industria taldeak presentzia nabarmena izan zuen ekitaldian.
  • Ane Iturzaeta informatikari donostiarrak irabazi du saria, eta makina-erremintaren fabrikatzailearen babesarekin eman da saria, enpresa erakunde laguntzailea baita.
  • Emakumeek ingurune digitalean egiten duten lan profesionala aitortzen du ekimenak, eta taldeak ekimen horri egiten dion ekarpena da giza kapitalaren eta esparru zientifiko eta teknologikoetan emakumeen bokazioak sustatzearen alde egiteko moduetako bat.

 

Aukera berdintasunaren eta giza kapitalaren garapenaren alde egiten duen apustuaren barruan, Danobatgroup-ek presentzia nabarmena izan du Gladys saria emateko ekitaldian. Sariaren lehen edizioa izan da aurtengoa, emakume profesionalek ingurune digitalean egiten duten lana aitortzeko eta informatikaren esparruan gazteentzako erreferenteak sor daitezen sustatzeko.

Iker Usabiaga industria taldeko Gestio Sozialeko zuzendaria saria emateko ekitaldian izan zen atzo, EHUko Informatika Fakultateko Ada Lovelace aretoan, eta saria Ane Iturzaeta 26 urteko ingeniari informatikari donostiarrak jaso zuen.

Makina-erremintaren fabrikatzaileak erakunde laguntzaile gisa parte hartzen du sari horretan, eta partaidetza hori da emakumeek karrera zientifikoetarako eta teknologikoetarako sarbidea izan dezaten sustatzeko modu bat.

Danobatgroupen laguntza ez ezik, Gladys saria, PuntuEUS Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak sustatzen duten saria, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren babesa ere badu.

 

Dibulgazioak markatutako ibilbidea

Gaztea izan arren, Gladys sariaren lehen edizioko irabazleak dibulgazio zientifikoak markatutako ibilbide profesionala du. Iturzaetak Informatikako Ingeniaritza eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu Bikoitza ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean, eta gaur egun Microsoften Customer Engineer da.

Sarituak emakumeek zientziari egiten dioten ekarpena ikusarazteko hainbat ekimenetan parte hartu du, hala nola #MakeWhatsNext ekimenean, eta EHUko Zientzia Proiektuaren enbaxadorea izan da, eta WONNOW sariaren (STEAM) irabazleen aholkularia eta unibertsitateko hainbat ikasketatako irakasle gonbidatua.

PuntuEUS Fundazioko patronatuko idazkari Iratxe Esnaola, EHUko Informatika Fakultateko irakasle Elena Lazkano eta Paz Cendoya, Gladys del Estalen (Guardia Zibilaren tiroen ondorioz hildako informatika) lankidea, izan dira sariaren epaimahaiko kideak. Hiru adituek Iturzaetaren motibazioa, hark egindako ibilbidearen aniztasuna eta gazteekin dibulgatzeko duen bokazioa azpimarratu dituzte.

Ingurune digitalarekin lotutako edozein arlotan ari diren 40  urte baino gehiagoko emakumeek parte har dezakete Gladys sarian, zeinak energia nuklearraren aurkako ekintzaile ekologista izan eta 1979an, Tuteran, ingurumen protesta batean, erail zuten  Gladys del Estal informatikariari omenaldia egiten dion.

Danobatgroupek beste ekimen batzuetan ere parte hartu du, besteak beste, Deustuko Unibertsitateak antolatutako Ada Byron sarien babesletzan, arlo teknologikoan emakumeen presentzia ikusarazteko, bokazio zientifikoak bultzatzeko eta STEM eremuari erreferentzia femeninoak emateko.

 

Danobatgroupi buruz

Industriako fabrikazioaren eremuan 65 urteko ibilbidea eginda, Danobatgroupek trebakuntza handiko 1.300 pertsonak baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erreminten eta ekoizpen sistema aurreratuen sektorean.