DANOBATGROUPek industria digitalaren alde egin duen apustua aurkeztu du Makina-erremintaren Kongresuan
DANOBATGROUPek, makina-erreminten eta sistema aurreratuen fabrikatzaileak, presentzia nabarmena eduki du egun hauetan Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egiten ari den Makina-erreminten eta Fabrikazio Aurreratuaren Kongresuan.
Gaur eman zaio hasiera hitzorduari eta ostiralera arte luzatuko da, eta bere asmoa da fabrikazioaren sektorearen joeren berri ematea. Aurten, berriz, arreta berezia egingo zaio ekoizpen prozesuen digitalizazioari.
Bere interbentzioetan, industri taldeak, ekitaldiaren babesleetakoa baita, bere estrategia digitala aurkeztu du, non industriako paradigma berriak eskatzen dituen ezagutzak menderatzen dituzten profil profesional berriak prestatzea eta hartzea planteatzen baita.
Nabarmendu du, halaber, industri inguruneetako automatizazio aurreratuan ikertzen eta garatzen jarraitzeko azken belaunaldiko azpiegitura eta laborategien sorrera eta digitalizazio aurreratuaren eremuan erreferente diren munduko enpresekiko elkarlana, zeinarekin taldearen eskaintza osatuko baita.
Hizlariek zehaztu dute, halaber, taldearen balio digitaleko proposamena . Testuinguru honetan, taldeko enpresa nagusietan, DANOBATen eta SORALUCEn, abian jarri diren kasu praktiko batzuk erakutsi dira.
Zehazki, Smart HMIa aurkeztu dute. Langileari laguntzen dion interfaze adimendun bat da, eta ekipoen egoerari eta funtzionamenduari buruzko informazioa ematen dio langileari.
Makinen monitorizaziorako Data System plataformaren funtzionaltasunak ere azaldu dira. Plataforma horrek ahalbidetzen du ekipoen egoera ezagutzea, denbora errealean, eta akatsak prebenitzea eta optimizatzea.
Era berean, Fabrikazio lerro automatizatuen kudeaketarako Control System sistemaren prestazioak ezagutarazi dira, eta Intelligent Components delakoetan sakondu da, ekipoen doitasuna, fidagarritasuna eta produktibitatea hobetzeko makinan txertatuta doazen gailuak baitira.
Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina-erreminten Kongresuaren hogeita batgarren edizioa Makina-erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak antolatu du, eta bere helburua da industria aurreratuaren eremuan interesgarriak diren gaien gainean eztabaidatzea, hitzaldi, aurkezpen eta debateen bitartez.
Aurtengo edizioan sakon aztertuko dira makinen diseinuaren eta makinen osagaien, fabrikazio eta mekanizazio prozesuen, automatizazioaren, robotikaren eta fabrikazio gehigarriaren gaineko joera nagusiak, beste diziplina batzuen artean.