Skip to main content
2010/12/07

Makina-Erremintaren kongresuan parte hartze arrakastatsua izan du Ideko-IK4k

 

Idekok Makina-Erremintaren Kongresuan azaroaren 10ean, 11n eta 12an egindako aurkezpenek jendearen onespena jaso dute. Guztira 8 ponentzia izan dira:

  • Bibrazioen murrizketa
  • Mikrofabrikazioa
  • Laser cladding-a
  • VSM tekniken bidezko produkzioaren kudeaketa
  • Hidrodinamika
  • Dimentsio handiko makinak
  • Makina-prozesua bikotea artezketa eta ekologiari lotuta
  • Mekatronika makina-erremintaren zerbitzura

Kongresuan parte hartu dutenek 'Mekatronika makina-erremintaren zerbitzura' gaiaren inguruko oso balorazio ona egin dute, bai Key Note-aren edukiei dagokionez eta baita aurkezpenaren dagokonez ere. Tekniker-IK4-rekin batera egin den aurkezpenean ikuspegi zabala eman da makinaren diseinu fasean honen dinamika optimizatzeko erabili behar diren erreminten inguruan. Prezisioaren kongresua Hau, AFM-k antolatutako Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien bi-urteroko Kongresuaren XVIII. edizioa izan da, eta Donostiako Kursaal-en ospatu da. Ideko-IK4k kongresuaren antolakuntzan parte hartu du Makina-Erreminta sektoreko beste zentro teknologiko batzuekin batera; Aotek, CIC Margune, Koniker, Tecnalia eta Tekniker-IK4. Unibertsitateekin; Mondragon Unibertsitatea, Tecnun eta UPV/EHU. Eta enpresa fabrikatzaileekin; Juaristi, Fagor Automation, Fagor Arrasate eta Mtorres. Azaroaren 10, 11 eta 12an, Ideko-IK4k stand bat izan du bertan eta kongresuko parte-hartzaileei ponentzian zehar sortutako kezkak erantzun ahal izan dituzte. Ekitaldiaren inagurazioa Gipuzkoako ahaldun nagusia den Markel Olanok egin zuen eta amaiera Eusko Jaurlaritzako Industria eta Berrikuntzarako Kontseilaria den Bernabé Undak eta Zientzia eta Berrikunzako ministeritzako Juan Tomás Hernanik eman zioten. Makina-Erremintaren eta Fabrikazio Teknologien kongresua 1976tik egiten da eta hitzordu garrantzitsua izaten da berrikuntzaren aldeko apostua egiten duten enpresa bezeroentzat, enpresa ekoizleentzat, adietuentzak eta ikerlarientzat. Produkzio-bideen fabrikatzaileek eta zentro teknologiko eta unibertsitateetako ikerlariek ezagutza eta teknologiak trukatzea sustatzen da eta hauek produkzio prozesuetan aplikatzea laguntzen du, enpresak etengabe aldatzen ari den merkatu baten exigentzia teknikoetara egokitzea erraztuz eta hauen lehiakortasuna areagotuz. Ponentzien inguruko informazio gehiago nahi izanez gero jarri harremanetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..