Skip to main content
2016/04/07

Produktibitatea %300 handitu dezakeen sistema bat sortu du SORALUCEk

Produktibitatea %300 handitu dezakeen sistema bat sortu du SORALUCEk

Makina-erreminten fabrikatzaile europarrak, fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan aditua denak, iraultza ekarri du sektorerako DAS teknologia garatuta (Dynamics Active Stabilizer), zeinari esker European Quality Innovation of the Year eta Best of Industry sariak eskuratu berri dituen.

DAS teknologia, zeina seguruenik makina-erremintaren sektorearen iraultza izango baita, makinaren zurruntasun dinamikoa aktiboki areagotu dezakeen gailu bat da eta, ondorioz, makinaren ebaketa ahalmena %300 handitu ere egin dezake, mekanizazioan zehar ezegonkortasunaren arriskua (chatter) murriztuta. DAS sistemak ebaketarako gaitasun orokorra hobetzen du, azaleraren akaberaren kalitatea hobetzen du, eta tresnak apurtzeko arriskua gutxitzen du, muturreko ebaketa baldintzetan bizitza baliagarria luzatuta.

Era guztietako mekanizazio prozesuetan probatu da sistema. Esaterako, prentsa buruetan, motorren edo moldeen pieza polarretan probatu da, eta proba guztietan ikusi da sistema erabiliz mekanizazio denborak %45 ere murrizten direla.

DAS sistema, zeina patentea lortzeko prozesuan dagoen, DANOBATGROUPeko kide diren SORALUCE enpresak eta IK4-IDEKO ikerketa zentroak elkarrekin egindako ahaleginaren emaitza da, eta BIMATEC-SORALUCEn probatu da, markak Alemanian duen Bikaintasun Zentroan, alegia.

Teknologia horrek “Quality Innovation of the Year´ saria eskuratu du, lehiaketa horretako nazioarteko epaimahaikide Tiia Tammaru andrearen hitz hauekin: “Soralucek benetako iraultza ekarri du makina-erreminten mundurako. Berrikuntza horrekin mekanizazio prozesuan chatterrak agertzeko arriskua txikiagoa da, orain arte ez bezala, eta gainera makinaren errendimendua biderkatu egiten da.´ Maschinenmarkt aldizkariak, hau da, makina-erreminten sektoreari buruz Alemanian dagoen aldizkari espezializatu ospetsuenetakoak antolatutako Best of Industry saria ere eskuratu du teknologia horrek. Saria, gainera, aldizkariaren irakurleek beraiek emandako iritzietan oinarrituta ematen da.

Soralucek mekanizazio lanetarako soluzio aitzindariak eskaintzearen alde egiten du, DAS sistema berritzailea aurkeztuta eta ergonomia, segurtasuna eta ekoizpen maila altuak batera eskaintzen dituzten azken belaunaldiko makina multiatazak garatuta.

Berrikuntza teknologikoez hitz egiten denean, eskuarki makinen errendimendua hobetzera zuzendutako aplikazioetan pentsatu ohi da, mekanizazio prozesuen abiadura eta doitasun handiagoaren bitartez, edo produkzio kostuen jaitsieraren bitartez. SORALUCE, ordea, planteamendu hori baino askoz harantzago doa. Azken bi urteetan enpresa berritzaile honek makinen belaunaldi berri bat merkaturatzera bideratu ditu bere ahaleginak, sektorean orain arte inoiz ikusi gabeko aurrerapenak gehituta. Makinen belaunaldi berri bat, langileei ingurune ergonomikoagoa eta babes handiagokoa eskaintzearen alde egiten duten makinek osatutakoa. Belaunaldi berriak, SORALUCEren funtsezko balioak azaleratzeaz gain, hau da, fidagarritasuna, doitasuna eta lehiakortasuna, hobekuntza handiak ere eskaintzen dizkie bezeroei, manten lan, ergonomia, dinamismo handi edo lan ingurunearen segurtasunari dagokionez.

SORALUCE Belaunaldi Berria makinaren berrikuspen osoan oinarritzen da, erabiltzailearen ikuspegitik, funtzionamenduaren eraginkortasunaren hobekuntzan eta Makina Osoaren Kontzeptuan zentratuta, kontuan hartuta, makinaz gain, lan arloaren osotasuna ere, azken emaitza ezin hobea izango dela bermatzeko. Beharginak makinaren elementuekin dituen interakzio guztiak zehatz-mehatz analizatu eta aztertu dira, aplikazioa ezin hobea izateko eta prozesuaren osotasuna optimizatzeko helburuarekin, laneko pieza finkatu eta kargatzen den unetik makinatik kendu eta ondorengo garbiketa egiten denera arte. Bai ingurunea bai prozesuak makinaren berezko lanari lotu behar zaizkio, prozesuaren bateko eta besteko zatiak ahalik eta sinple, seguru eta ergonomikoenak izan daitezen.

SORALUCE FMT makina multiataza da belaunaldi berriko makinen adibidetako bat, eta bertan probatu da DAS sistema enpresak bere bezeroentzat antolatu berri dituen tailerretan. Dimentsio handiko multitask zentro bat da, torneatzeko ahalmen eta funtzionalitate erabatekoa duena, eta, horri fresatzeko eta torneatzeko buru unibertsalaren potentzia eta parea gehitzen bazaio, konplexutasun handiko piezak lotura bakar batean mekanizatzeko aukera ematen du. Horrenbestez, mekanizazio denbora asko aurrezten da, eta ondorioz erailtzaileak errentagarritasun handiagoa lortzen du, bai produkzio unitarioari dagokionez bai serieko produkzioari dagokionez.

Makinaren soluzio honek diseinu berritzailea dauka, lan eremu malgu eta guztiz konfiguragarri batean oinarrituta, bezeroaren beharren arabera, eta, hala, lanerako gune bat edo hainbat aukeratu daitezke, eta mahai birakariak edo finko osagarriak gehitu daitezke.

Makinak karinatu osatu bat ere badu, irisgarritasun handia eskaintzen duena, ateak automatikoki irekitzen direlako langunearen aurrealdera eta goialdera osorik iristeko, txirbilak eta taladrina jasotzeko eginkizuna betetzeaz gain. Langileari ikusmenik onena eskaintzeko helburuarekin, kristalezko azalera handiak ditu. Erabiltzeko erraztasuna, segurtasuna eta karinatuaren garbitasuna, keak xurgatzeko sistemak integratzeko aukerarekin. Erakusgai dagoen SORALUCE FMT makinak 150 erremintako biltegi robotizatua du.

Hain zuzen ere, bere makinen belaunaldi berrietan aplikatutako kontzeptu berri horregatik lortu berri du Soralucek Red Dot sari ezaguna, diseinuaren kalitate maila handiari nazioartean ematen den saria, alegia. Zehazki, SORALUCE FXR fresatzeko-mandrinatzeko makina izan da 5.214 hautagairen zifra errekorraren gainetik nabarmendu zena –hautagaiak 57 herrialdetakoak ziren–, eta Red Dot saria irabazi zuena: 2016ko Produktuaren Diseinuaren saria, aurtengo produkturik onenen artean aitortuta. Red Dot sariko epaimahaia 41 diseinatzaile aditu independente, diseinuko irakasle eta kazetari espezializatuk osatu zuten.

“Bezeroek ulertu egin dute SORALUCE makinen belaunaldi berria produkzioaren arlo hutsetik harantzago doala. Makinaren kontzeptuei buruzko ikuspegi berri bat daukagu, eta fresatzeko eta mandrinatzeko makinei zein multiataza zentroei eta tornu bertikalei aplikatzen diegu. Oinarrian dugun ideia da makinaren zati desberdinek tratamendu desberdina behar dutela, eta makinaren arlo desberdinak bereizita lantzen ditugu –Lanaren Arloa, Langilearen Arloa, Mantentze Laneko Puntuak eta Logistikaren Arloa–, eta horrela Makina Osoaren kontzeptua definitzen dugu. SORALUCEk urtez urte bere produktuei gehitzen dizkien berrikuntza erabiltzailearen eta makinaren arteko interakzioa hobetzera eta bezeroaren produkzio prozesuak ahalik eta gehien optimizatzera zuzentzen dira. Berez, bi alderdi horiek elkarri lotuta daude, hau da, langilearen segurtasuna eta erosotasuna handitzen badira, makinaren efizientzia ere handitzen da eta, ondorioz, baita bere produktibitatea ere. Horri SORALUCEk ematen dituen soluzioen fidagarritasuna gehitzen badiogu, zeinek esperientzia frogatua eta mundu mailako errekonozimendua duten fresatzeko-mandrinatzeko buruen esparruan, eta gure makinek erremintak aldatzeko eskaintzen duten automatizazio aurreratua ere gehitzen badiogu, efizientzia eta errentagarritasuna guztiz bermatuta daude´, azaldu du SORALUCEko Industria Diseinuko arduradun IBON ROMANek.

SORALUCEk kontuan hartu du, baita ere, hobekuntzak sartzea makina mantentzeko lanei dagokionean ere, instalazioak diseinuaren osotasunean arrazionalizatuz, berrikusi beharreko osagaien kokapen zentralizatua emanez, makinaren egoera zuzen berrikusi ahal izateko, eta esku hartzeko arloetarako irispidea hobetuz, panel desmuntagarrien ordez pertsianak edo ateak jarriz. Halaber, seinale bereziak gehitu dira, mantentze lanetan ikusmenezko ergonomia hobetzeko helburuarekin.

Hobekuntza horiekin guztiekin, SORALUCEk aurrera egiten du makinaren eta langilearen artean interakzio ezin hobea eta hutsunerik gabea lortzeko helburuan, izan ere, oso ondo dakigu hori dela mekanizazio prozesuetan produktibitaterik handiena lortzeko. Bere produktuen teknologia altuak eta fabrikaziorako soluzio guztiak pertsonalizatzeko aukerak indartu egiten dute errentagarritasunaren gaur egungo mugak gainditzeko gai den inbertsio baten bermea.

Home of Innovation

SORALUCEk oso ondo daki zein garrantzitsua den bere produktuen erabiltzaileek diotena aktiboki entzutea eta, beraz, oso harreman sendoa mantentzen du bere bezeroekin maila guztietan, izan horiek enpresako zuzendariak, produkzioko arduradunak edo langileak. Hemen aurkitzen dute bezeroen premiek ikerketa zientifikoaren kontzeptu teorikoak eta fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa bertikalaren teknologiak dituen errealitate konplexuak konbinatzen dituen soluzioa.

SORALUCEko I+G+B departamentua diziplina askoko taldea da, mekanika, elektronika ea aplikazioetako ingeniariek osatua. Departamentua produktuaren, softwarearen, buruen, osagarrien eta aukeren garapenaz arduratzen da. Bezeroen ekarpen guztiak bildu eta ikerketa programei hasiera ematen diete, IK4-IDEKO gure ikerketa zentroarekin batera, SORALUCEren produktuetan gauzatu eta inplementatzen diren teknologiak garatzeko, produkzio prozesuaren jarraipen zorrotza ere eginez. Teknologia berri horiek guztiak Limburgen dugun Bikaintasun Zentrora bidaltzen dira, hau da, BIMATEC SORALUCEra, eta han ingeniari alemaniarrek makinak probatzen dituzte baldintzarik zorrotzenetan. SORALUCE teknologia probatzeko zentro internazionala da Bikaintasun Zentroa.

BIMATEC SORALUCEk konbinatzen ditu, batetik, ingeniaritza alemaniarraren ezagutzak eta, bestetik, Alemaniako merkatuan liderra izaten eta bost kontinenteetarako laguntza eta zerbitzua eskaintzen egin dituen 25 urteko esperientzia, SORALUCEk munduan duen bigarren zerbitzu zentroa bihurtuta.

Zentroak 2.000 m2-ko tailerra du eta SORALUCEren produktu gama osoa hartzen duen makina sorta bat, barruko saiakuntzetarako eta bezeroen probetarako, eta, horrez gain, teknologia propioaren departamentu bat ere badu, soluzio pertsonalizatuak garatzeko.

Horrela jaiotzen da etorkizuneko teknologia SORALUCEn, eta horrela hartzen du bere gain, baita ere, lidergo teknologikoa SORALUCEk bere Home of Innovationekin. Merkatuei, bezeroei eta erabiltzaileei entzun eta gero sortzen den teknologia da.

Bezeroak seguru egon daitezke SORALUCE erosita behar duten teknologia eskuratuko dutela, eta, gainera, ahalik eta inbertsiorik onena egiten ari dira, dela beharrezko pertsonalizazioak dituzten kalitate goreneko makinak erosten dituztelako, dela SORALUCErengana jotzen dutelako konplexutasun handiko proiektu pertsonalizatuak lantzeko.  

SORALUCE, esperientzia zabala

Europar markak esperientzia zabala du, 2.500 makina baino gehiago salduta baititu, horietatik ia erdia Alemanian, oso merkatu zorrotzean, non, azken urteetan egiaztatu ahal izan denez, erosleen %80k bere produktuetan jarri duten konfiantza berriro. Aurten, SORALUCEk 25 urte beteko ditu Alemaniako merkatua liderra izaten eta 15 urte Italiako merkatuan erreferente teknologikoa izaten.

SORALUCE DANOBATGROUPeko kide da Mondragon Korporazioko makina erreminta dibisioko kide, Europako enpresa talde garrantzitsuenetariko bateko kide hain zuzen. Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania eta Ingalaterran maila altuko hogei plana ingururekin bere teknologia zentroa ere badu 120 ingeniari eta 26 doktorerekin. DANOBATGROUPek bere bezeroen premiei erantzuten die merkatuan dauden eskaintza multiteknologiko osatu eta lehiakorrenetako batekin. 2015ean 260 milioi euro inguruko fakturazioa izan zuen, 1.300 pertsonako lantaldearekin, eta horri esker I+G+B alorrean inbertsio handiak egiten jarraitu ahal izan du, fakturazio osoaren %9 inguru arlo horretan inbertituta.