Skip to main content
2017/07/10

Think ahead: Ingurune digitala fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan, SORALUCEren etorkizuneko bisioa

Think ahead: Ingurune digitala fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan, SORALUCEren etorkizuneko bisioa

Berrikuntzak inspiratuta eta 55 urteko historian oinarrituz, SORALUCE mundu mailako liderra da fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa teknologietan. Berrikuntza puntako gaia da dago eta SORALUCE aitzindaria da makina-erremintaren sektorea bultzatzen duten hainbat teknologietan.

Etengabeko eboluzioan dagoen mundu batean bizi gara; mundu batean non espero den guztiok nabarmendu dezagun. Produkzio indize eta doitasun handiagoak, efizientziaren hobekuntza, errendimendua handitzea, erabilerraztasuna, ergonomia, segurtasuna eta errentagarritasuna; murrizten ari diren bitartean ziklo-denborak, geldialdiak, kontsumoa eta emisioak. Garapen mota hori da SORALUCErentzat zentzua duena.

Teknologiarekin duen konpromiso handiak SORALUCE bazkiderik hoberenean bilakatzen du, eskaintzen dituen aparteko zerbitzu eta aholkularitzari esker. Teknologia limitera eramaten du etengabeko hobekuntzaren bidez, soluzio fidagarriak eta balio erantsia dakarten zerbitzuen gama zabal bat hornitzeko. Berrikuntza SORALUCEn ideia hutsetatik askoz harago doa, erreal eta ukigarri bilakatzen da fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan estandar berriak ezartzen dituzten bere produktu eta proiektuetan.

EMO 2017 da SORALUCEk hautatu duen plataforma etorkizunari forma emango dioten berrikuntzak partekatzeko. Bezeroentzat eta bezeroekin garatutako etorkizun bat, era berean balioa sortzen duena.

 

Think digital – Etorkizuna digitala da

Fabrikazio arloko paradigma digital berriak ahalbidetzen du makina, pertsona eta prozesuen arteko interakzioa. SORALUCEk bere makina- eta soluzio-gama lehiakortasun maila berri batera darama, eskaintzen dituen soluzioen eskuragarritasun eta produktibitatea handitzeko helburua duten balio erantsi handiko zerbitzuekin. SORALUCE Digital lau jarduera nagusitan hedatzen da: HMI Aurreratua, Osagarri Adimendunak, Data System eta Control System.

Data system
Hardware espezifikoarekin eta aplikatuz Big Data eta Cloud Computing-eko azken teknologiak, SORALUCEren Data System analisi-tresnak, makinaren datuetan oinarrituta, ideia baliotsuak ateratzen ditu makinak sortutako datuetatik eta bere egoera gainbegiratzen du mekanizazio prozesu baten errendimendurik handiena bermatzeko. Data System SORALUCEren tresna indartsu bat da funtzionamendu denbora eta fabrikazio-efizientzia optimizatzeko.

HMI Aurreratua
SORALUCEk utilitate multzo oso bat garatu du Heidenhainen TNC 640ren HMI interfazean, gizaki-makina harremana hobetzeko honakoen bidez: programatu daitezkeen teklak, pertsonalizatutako diagnostiko-maskarak, fabrikazio-zikloak, talka-dinamikoa gainbegiratzea eta tresnen kudeaketa aurreratua. Utilitate horiek sortu dira ohikoenak diren operazioak sinpletzeko, makinaren etenaldien ondoren prozedurak errekuperatzeko (buru indexagarria, tresna aldatzailea, jasotze-estazioa), maskara pertsonalizatuen bidez diagnostiko funtzioak errazteko eta ergonomia hobetzeko.

Think innovate – DAS+ sistemaren merkaturatzea

SORALUCEk nazioartean aurkeztu zuen bere DAS (Dynamic Active Stabiliser) sistema berritzailea EMO 2015ean. Patentatuta dagoen DAS sistemak makinaren zurruntasun dinamikoa handitzen du denbora errealean, mekanizazio gaitasuna handituz %300 arte, eta horrek murriztu egiten du birsortze efektuak eragindako ezegonkortasun klasikoa (chatter) mekanizazioan zehar.

DAS sistemaren eboluzio gisa, DAS+ sistemak funtzio berriak dakartza, mundu mailan aurkeztuko direnak EMO 2017an: dardara mailaren gainbegiratzea, ezegonkortasun arriskua (chatter) antzematea eta torlojuaren abiadura sinkronizatzeko funtzio berria. Funtzio berri horrek gainbegiratu egiten du mekanizazio prozesua ebaketa-baldintza optimoak lortu ahal izateko, ahalbidetuz operazio zehatza baten egonkortasuna handitzea. Makina operarioaren laguntzaile bilakatzen da, eta horrela arreta guztia jarri dezake makinaren gaitasunen erabilera optimizatzen.

Think technoloy – automatizazioa, multifuntzioa eta dimentsio handiak.

Soluzio automatizatuak
SORALUCEk automatizazio proiektuei heltzen die maila guztietan, hasi CNCan integratutako paleten transferentzia kontrol soila duen makina bakarrarekin, eta mekanizazio zelda malgu batera arte, pieza eta tresnak elikatzeko sistemadun hainbat makinek osatu eta software oso konplexudun ordenagailu industrialek kudeatuta.

Soluzio multifunzionalak
SORALUCEren makina multifuntzionalek errentagarritasun maximoa lortzen dute konplexutasun handiko piezak mekanizatzeko orduan, fresaketa eta torneaketa lotualdi bakarrean barne. SORALUCEk gaitasun multifuntzionalen serie oso bat eskaintzen du bere diseinuen bidez: torneaketa buruak, mahai eta ziklo pertsonalizatuak eta hainbat operazio egiteko gai den buru multifuntzional berezia, gaitasun eta funtzionaltasun handiagoa eskainiz. Era berean, SORALUCEk EMO 2017an aurkeztuko du adimendun soluzio bat txirbil luzeak apurtzeko, txirbilaren erretiratzea erraztuz, horren bidez geldialdi denborak murriztuz eta ekoizpen jarraitua bermatuz.

Tamaina handiko soluzioak
SORALUCEk aurkezten du SORALUCE PXG-W zentro berria, gantry erako makina multifuntzionala, doitasuna eta moldakortasun eskaintzen dituena eskala handian.  Bere lan-bolumena 1000 m3-koa izanik eta 500 t-ko pisuarekin, SORALUCE PXG-W makina diseinatuta dago produktibitatea maximizatzeko fresaketa eta torneaketa lanak lotualdi bakarrean egiteko duen gaitasunagatik. Errendimendurik eta handiena lortzen du teknikoki zailak diren tamaina handiko piezen mekanizazioan eta posible egiten du forma eta dimentsio jakin batzuk mekanizatzea.

Makinak berarekin daramatza tamaina handikoen sektoreko azken teknologia eta soluzio berritzaileak, besteak beste ahari bertikalaren erorketa konpentsatzeko sistema (VRB), mahaiaren konpentsazio sistema (TBS) eta SORALUCEk garatutako konpentsazio termikorako azken algoritmoa.

Think tailored – bezeroak posizionatzea lehiakortasun maila berrietan

SORALUCEren produktu, zerbitzu eta soluzio gama berriak garbi uzten du enpresak duen konpromisoa bezeroarengandik gertu mantentzeko. SORALUCEren teknologia eskaturiko soluzioaren abangoardian aurkitzen da eta egokitu egiten da bezero bakoitzaren beharrei erantzuteko. Produktu, soluzio eta zerbitzu gama zabal bat, ahalbidetzen diotenak SORALUCEri hornitzea makina indibidualetatik hasi eta giltza eskura erako mekanizazio-soluzioak barne hartzen dituzten fabrikazio-lerro osoetaraino.

SORALUCEk aholkularitza profesionala eskaintzen du mekanizazio ingeniaritzan eskarmentu handiko tekniko-talde baten bidez. Beraiek ebaluatzen dituzte gure bezeroen produkzioa eta mekanizazio prozesuak eta soluzioak eskaintzen dituzte horiek optimizatzeko, errendimendu orokorra hobetuz, hobekuntza lortuz ziklo-denboretan, eta handituz produktibitatea, efizientzia eta errentagarritasuna.

SORALUCEk estandar berriak ezarri ditu fresaketa, mandrinaketa eta torneaketan

SORALUCE mundu mailako liderra da fresaketa, mandrinaketa eta torneaketarako teknologietan. Bere historiako 55 urteetan ingeniaritzako ekarpen berritzaileak eta aitzindariak egin izan ditu etengabe, eta azkenean sektoreko estandar bihurtu dira.  Bezeroek SORALUCE ezagutzen dute fresaketa, mandrinaketa eta torneaketarako soluzioetan duen esperientziagatik, beti bezeroaren efizientzia eta produktibitatea hobetzera bideratuta egon baitira. Bezeroentzat ezaguna da, baita ere, produktu bakoitza pertsonalizatzeko duen gaitasun teknologikoagatik, izan ere, produktuak bezeroaren premia berezietara moldatzen daki eta, gainera, giltza eskura erako proiektuak sortzen ditu, inbertsiogileak kalitateari, efizientziari eta kostuei lotuta eskatutako parametroekin bat datozen lerro osoak diseinatuz eta sortuz.

Marka europarrak esperientzia zabala du, 2.500dik gora makina salduta, ia erdiak Alemanian, oso zorrotza den merkatuan. Urteetan zehar egiaztatu izan da bezeroan %80k bere produktuetan konfiantza jarri dutela berriz ere.

SORALUCE DANOBATGROUP taldeko kidea da, Europako enpresa talde garrantzitsuenetakoa den MONDRAGON Korporazioko makina-erremintaren dibisioko kidea, alegia. Maila handiko bederatzi lantoki ditu Espainia, Alemania, Erresuma Batua eta Estatu Batuetan; Bikaintasun Zentro bat Alemanian, BIMATEC SORALUCE; I+G zentro propioa, 120 ingeniari eta 24 doktorerekin, eta 30 urtetik gorako historiarekin. DANOBATGROUPek merkatuan dagoen eskaintza multiteknologiko osotu eta lehiakorrenetako bat eskaintzen du. 1.300 laguneko lantaldearekin 2016ean 260 milioi euro inguruko fakturazioa izan zuen, eta horri esker I+G+B alorrean inbertsio handiak egiten jarraitu ahal izan du, fakturazio osoaren %8 inguru gutxi gorabehera.