Skip to main content
2017/05/25

ANCAk inbertsioa egin du DANOBAT-OVERBECKeko artezteko makina bat erosteko

ANCAk inbertsioa egin du DANOBAT-OVERBECKeko artezteko makina bat erosteko
  • DANOBAT-OVERBECKeko artezteko makina erosteko egin duen inbertsioarekin, ANCAk bere tailer mekanikoaren gaitasuna handituko du, egiten dituen CNC artezteko makinetan doitasun handiko osagaiak eskaini ahal izateko.
  • Berriki DANOBAT-OVERBECK ID-400L doitasunezko barne-artezketa egiteko makina bat instalatu da Melbourneko ANCAren egoitza nagusian, Australian.

ANCAk prozesuen teknologian duen gaitasuna finkatzeko asmoarekin, inbertsio handia burutu du Melbournen, Australian daukan tailer mekanikoan. ANCAren indar-guneetako bat den tailer mekanikoa, bikaintasun-zentro baliotsua da enpresarentzat eta egindako inbertsio hau artezketaren eta doitasunezko neurketen barne gaitasunentzat bultzada handia izango da.

Mark Patman, ANCA erakundean fabrikazio jardueraren arduraduna denaren arabera: “ Melbourneko lantegian tailer mekaniko handia eta modernoa daukagu. Bertan, espezializatutako doitasunezko artezketa-zelula bat daukagu, gure produktuen muntaketa-eremua zuzenean hornitzen duena. Ekipamenduaren bi elementu hauek, aurretiaz probatutako osagaien fabrikazioko barne-sekzioan integratuko dira, hornikuntza orokorren kateari malgutasun handiagoa emateko eta ondorioz, entrega-epeak murrizteko.

Doitasunezko CNC artezteko makinen produkzioan mundu mailako liderra izanik, ANCA uneoro ari da produktibitatea hobetzeko ahaleginean, bai eta bere mekanizazio osagaien kalitate gorena mantentzeko ahaleginean ere. DANOBAT-OVERBECK ID-400L doitasunezko barnealdeak artezteko makina eskuratzean, doitasunezko osagai birakarien fabrikaziorako gaitasun gehigarria eskaintzen du.

Markek ondorengo adierazpenak ere egin ditu: “Ekipo egokiena aukeratzeko, artezteko barne-makinen eta borobiltasun neurgailuen ekoizle nagusienen azterketa egin zuen ANCAk. Azterketa sakona egiteko, fabrikatzaileen lantegiak bisitatu eta produktuak ebaluatu genituen gure beharrak betetzen zituztela ziurtatzeko.”

Lan-taldeak DANOBAT-OVERBECK ID-400L barnealdeak artezteko makina aukeratu zuen bankadarik luzeena eskaintzen zuelako, bai eta ardatz nagusiaren abiadurarengatik, torloju indartsuengatik eta lan-eremu zabalarengatik ere. Pieza bakarreko granitozko oinarriak, aparteko zurruntasun eta egonkortasun onurak eskaintzen ditu, ezaugarri horiek ezin hobeak direlarik barne-artezketarako.

“Oso pozik nago makina berriarekin, are gehiago erlazionatu garen enpresekin: DANOBATGROUP eta Taylor Hobson. Gure bezeroek gero eta perdoi zehatzagoak eskatzen dituzte eta merkatuko betekizun hau maiz produzitutako osagaien baitan egoten da, eta ondorioz, osagai hauek ekoizten dituzten makinen eta prozesuen doitasunaren baitan. “

“Ekipamendu berria erostean egin dugun inbertsioarekin, eskakizunei  erantzuna ematen ari gara. Gainera, bazkide egokiekin lankidetzan ari gara doitasun handiagoko piezen produkzioa lortzeko. Exijentzia handiko perdoiak lortze aldera, lan-taldean jardun dugun guztiok lan handia egin dugu. ANCAk gaur egun gaitasun handiagoa izateko lan egin duten guztiei eskerrak ematea gustatuko litzaidake.” Hitz hauekin bukatu du Markek.

DANOBAT-OVERBECK ID-400 L makinak, ospe handiko makinek dituzten ohiko ezaugarriak ditu, artezteko barne zein kanpo makina zilindrikoen artean abangoardian kokatzen delarik, luzera handiko piezen artezketarako diseinu bereziarekin.