Skip to main content
2019/07/09

Artezketa soluzio aurreratuak automobilgintzaren sektorerako

Artezketa soluzio aurreratuak automobilgintzaren sektorerako

Ibilgailu elektriko eta hibridoen aurrerapenean egindako inbertsioei esker automobilgintzaren mundua bizitzen ari den bilakaera teknologikoa dela-eta, Danobat behartuta ikusi da abiadura kutxak, eskukoak zein automatikoak, artezteko soluzio berriak garatzera.

Errekuntza motorra duten ibilgailuak izan, ibilgailu hibridoak izan edo erabat elektrikoak izan, automobilgintzaren sektorean joera beti berdina da; ibilgailu efizienteagoak sortzea, errendimendua handitzeko eta erregai kontsumoa murrizteko.

Sektore horren beste ezaugarri bat da makinak oso malguak izan behar direla, denbora laburrean konfiguratu ahal izateko. Bezeroek gero eta gehiago eskatzen dute sistemaren berhornitze erraz hau, abiadura kutxen erreferentzia desberdinak ekoizten direlako, baita ibilgailu gama beraren barruan ere.

Danobat hamarkadak daramatza automobil fabrikatzaile nagusiekin lanean, soluzio emankor eta fidagarriak garatzen. Danobaten makinek granito naturalezko bankadak erabiltzen dituzte, motor linealak ardatz nagusi guztietan eta built-in motorren bidezko eragintza B ardatzetan eta pieza buruetan.

 

Bikaintasun zentroen sarea balio erantsi handiko soluzioak sortzeko

Danobatek bikaintasun zentroen sare bat dauka, artezketaren eta mekanizazioaren eremuan, doitasunezko piezak fabrikatzeko. Punta-puntako ekimena da eta bakarra artezketaren sektorean, eta bezeroei lehiakorragoak izatea ahalbidetzen die, efizientzian eta produktibitatean mailarik handiena edukita.

Transmisioen sektorean, Danobat gai izan da balio erantsi handiko soluzioak eta bezeroaren premia bakoitzera egokitutakoak garatzeko. Bezeroaren premiei erantzun zehatza eman ahal izateko, funtsezkoa da hornitzailea eta bezeroa etengabe elkarlanean aritzea, eta horrek eskatzen du konpainiako teknikari eta komertzialek proaktiboki entzutea.

Danobatek eskaintzen duen katalogoan artezketa egiteko diseinatu eta garatu diren soluzioak ditugu, etenik gabe funtzionatuko duten soluzioak eta produktibitatea hobetuko dutenak, makinaren prestaketatik piezak kargatzeko eta deskargatzeko lanen automatizazioraino, ekoizpen kateetan erraz integratzea ahalbidetuta. Danobaten makinak produktibitate handiagoa lortu ahal izateko diseinatu dira, eta hiru txandatan lan egiteko aukera ematen dute.

Soluzio horien ezaugarria da kalitate handiko osagaiak dituztela, oso-oso fidagarriak. Eta hori lortzeko, lehen mailako hornitzaileekin elkarlanean aritzeaz gain, osagai propioen garapenaren eta fabrikazioaren aldeko apustua egin dugu, ordezko piezak berehala erabilgarri izateko funtsezkoa baita.

Eskainitako soluzioen gama zabalak ahalbidetzen du aplikazio ugari garatzea automobilgintzaren eremuan, dela transmisio ardatzen prozesamenduan, dela ponpa ardatzen fabrikazioan.

turkey_danobat

Doitasuna, funtsezkoa transmisio elementuetarako

Automobilgintzaren sektorerako, hain zuzen, Danobatek ohiko automobiletan, elektrikoetan eta hibridoetan erabiltzen diren transmisio kutxa mota desberdinen ardatzak fabrikatzeko soluzioak garatu ditu (CVT, AMT, DCT, AT eta MT).

Transmisio elementuak funtsezkoak dira efizientzia handiagoa bermatu ahal izateko. Mekanizazio perdoi oso zorrotzak bete behar dituzte, batez ere ibilgailu elektrikoetarako diseinatu direnek. Horregatik, makina gero eta doiagoak eskatzen dira eta makina horien eskaera ere gero eta handiagoa da.

 

Teknologia digitalak eta automatizazio

Kontuan izanda ziklo denborak benetan justuak direla, premiazkoa da lantegien kudeaketa automatizatzea eta kudeaketa horren kontrolerako sistemak egotea.

Danobatek komunikazioan eta informazioan dauden aurrerapen teknologikoak txertatzen ditu. Batez ere, teknologia aurreratuak dituzten soluzio propioak garatzen ditu, sistema osoa urrutitik eta etengabe monitorizatuta ekoizpen lerroak kontrolatu ahal izateko eta makinaren egoera une oro ezagutu ahal izateko.

Automobilen fabrikatzaileek gero eta gehiago nahi dute “Giltza eskura" erako lerro mota bat edukitzea, eta automatizazioaren zeregina funtsezkoa da horretan. Danobatek makinan txertatutako sistemen bitartez eta portiko txertatuen eta roboten bitartez egiten du hori. Adibidez, konpainiak CVT bera osatzen duten elementuen fabrikaziorako lerro osoak az