Skip to main content
2017/06/22

Artezketa zilindrikorako goreneko teknologia

Artezketa zilindrikorako goreneko teknologia

Artezketa, piezak industrian konformatzeko metodorik garrantzitsuenetako bat da. Horrela sortutako piezen doitasun handia eta ateratzen diren gainazalen kalitate bikaina dira bere onurak.  Gainera, material desberdinak mekanizatzeko prozesu ezin hobea da. Erremintetarako altzairuak edo plastikoak mekanizatu daitezke, bai eta materialik gogorrenak ere, hala nola metal gogorrak, material zeramikoak edo diamantezkoak.  Horrek, ordea, eskatzen du erabilitako makinek goren-goreneko baldintzak edukitzea doitasunari dagokionez.  Txantxetan, sektorean esan ohi da horretarako „µ zatitu“ beharko litzatekeela. Fabrikatzaile liderretako batekin hitz egin dugu.

“Eskakizun zorrotzenetarako artezteko makinak fabrikatzen ditugu”, azaldu du Josu Tornayk, Herborneko DANOBAT-OVERBECKeko gerenteak. 2002az geroztik, tradizio luzeko familia enpresa hau DANOBAT fabrikatzaile espainiarraren esku dago. Barrualdeak, kanpoaldeak eta erradioak artezteko doitasun handiko makina-erreminten fabrikazioan espezializatuta dago, eta bereziki doitasun geometriko eta dimentsionalik handiena behar duten produktuak dituzten industria sektoreetarako egiten du lan. Bere makinekin mekanizatzen dira, adibidez, makina-erremintetarako ardatzak, errodamenduen eraztunak, engranajeak, puntzoiak eta matrizeak, bai eta balbula eta irristailu hidraulikoak ere. Horietan guztietan, µm-ko doitasunak behar dira. Doitasun horiek lortu ahal izateko,  makina hauen  xehetasun guztiak  zorroztasunez diseinatzen dira,  ahalik eta zehatzenak izateko. Hasteko, makinaren bankada. Granitozko bloke trinko bat izan ohi da, eta doitasunez arteztua. Elementu horrek egonkortasun mekaniko eta termikorik handiena ziurtatzen dio makinari, bai eta bibrazioen moteltze handia ere. Beste xehetasun askotan ere nabaritzen da lana arretaz egin den, hala nola, gidak paraleloki lerrokatu badaude edo erregelak multzo guztietan integratuta badaude.  Arreta berezia egiten zaie, baita ere, piezen buruei, izan ere, termikoki kontrolatuta dagoen gela espezifiko batean muntatzen eta egiaztatzen dira. Buru bakoitzerako parametro espezifikoak ere zehazten eta dokumentatzen dira, hala nola zentrokidetasuna, zeina fatiga-test batean probatzen baita. Antzera egiten da kanpoaldeak lantzeko harriaren buruak edo diamantatzekoak. Era berean, errotazio ardatz nagusi biak (B0, B1) enpresan bertan muntatzen dira eta fatiga-test zorrotzak pasatzen dituzte.

Erabiltzaileentzako onuraren optimizazioa
“Bezeroei merkatuan nagusitzea ahalbidetuko dieten soluzioak ematea da bezeroak irabazteko eta mantentzeko modurik hoberena”,  gehitu du  J. Tornayk. Horretarako, ez da nahikoa “serie”-ko makinak saltzea, ekipamendu indibidual gisa oso onak izanagatik ere. Garrantzitsuena da, ordea, bezeroarekin hitz egitea eta jakitea zein diren bere premia bereziak, eta hori jakinda irtenbide optimizatu bat eskaintzea,  neurrirako pakete osotu bat gisa. Bere enpresa taldeak –esaten jarraitu du Tornayk– bezeroarekin batera heldu behar die proiektu horiei, dituen ezagutza tekniko zabala jarriz. Prozesu honetan, aurreikusten den irtenbide bakoitzerako beharrezko aldaerak analizatzen dira, hala nola makinak egin beharreko lan bereziak eta lan horien automatizazioa, esaterako, handling sistema baten bitartez, bai eta aurreko edo ondorengo prozesuetara egokitzeko modua ere, bezeroak nahi izanez gero giltza eskura erako instalazio bat egiteko.

Hainbat aplikazio eremutan, esaterako, erreminten eraikuntzan,  software heldua eta erabiltzen erraza ez ezik,  software modulu bereziak behar dira, ohiko inguru moten parametrizazioa errazteko, adibidez. Soluzio berezien garapen zehatzerako, Zentro Teknologiko propio bat du. Bezeroarekiko lankidetza hau –gehitu du Tornayk– makina hornitu eta abian jarri ondoren ere mantentzen da, mundu osoan presente dagoen Zerbitzu Tekniko indartsuari esker. Horri dagokionez ere bezeroaren premia zehatzetara egokitutako zerbitzu pakete batzuk eskaintzen dira. Zerbitzu Teknikoaren  eta ohiko berrikuspen mekanikoen osagarri gisa, kontroleko softwarearen upgradeak edo teknologiaren eta segurtasunaren aldetik estandarrik aurreratuenak sartzea ere eskaini ahal zaizkio bezeroari.

Barrualdeak artezteko ILD serieko makina unibertsalak...
ILD serie berriarekin  barrualdeak artezteko makina batzuk  gehitu zaizkio gure gamari”, azaldu du Jens Petersek,  DANOBAT-OVERBECKeko proiektuburuak. Makina berriekin 1.300 mm-ra arteko luzera  (lotze sistema sartuta) eta 760 mm –ra arteko diametroa duten piezak arteztu daitezke barrutik zein kanpotik,  bai eta beraien aurpegiak ere, beti doitasunik handiena bermatuta. ILD 500 makina ohiko modeloa da torlojuak, torlojuen azkoinak edo erremintak artezteko,  ekoizpen makinetarako, esaterako. Jendeak gustukoa du batez ere mahaiak daukan luzeragatik eta B0 ardatzagatik, aplikazio horietarako egokituta baitago. Biraketa ardatz honekin doitasunez arteztu daitezke ILD serieko modelo guztietan  gainazal konikoak eta zuzenketa zilindrikoak egin daitezke automatizatuta,  harri bereziki profilatua muntatu beharrik gabe edo interpolazio bidezko artezketara igaro beharrik gabe. Harria ardatz baten luzera osoan mugitu baino ez da egiten, beraz, ez da ohiko “eskailera itxura” saihestezina eratzen. Gainera, hariaren zabalera osoa erabiltzen da uniformeki.

Pieza luzeak lotzeko, ILD ekipamenduek eskuz zein automatikoki mugitu daitekeen W ardatz bat dute. 4 ardatz eta  neurketa zunda bat integratuta dituen dorre bat instalatzeko diseinatuta daude, bai eta diamantatze bost sistema ere txertatzeko ere. Neurketa zunda, kontrol softwarearen laguntzarekin, bereziki garrantzitsua da, prozesua etengabe gainbegiratzen uzten baitu, pieza askatu eta berrito lotu beharrik gabe. Harriaren neurrietan aldaketarik txikienak antzematen ere uzten du, bai eta CNC programan egin beharreko zuzenketak egiten ere, batere etenik gabe.

Hannoverreko EMO 2017 azokan ILD 600 makina aurkeztuko da, nobedade gisa. Mota horretako makinaren ezaugarria da Z ardatz luzea eta hiru posizioko diamantatze dorre bat dituela. Makina horrek osatzen du 400 mm-ra arteko sakonerako zuloak dituzten piezen barrualdeak artezteko makinen eskaintza. Testuinguru honetan, enpresak makina diseinu berri bat ere aurkeztuko du, zeinak besteak beste 19”-ko panel bat baitu.

ILD 700 & ILD 700 U modelo berriak...
ILD serieko modelo berri hauekin pieza handien barrualdeak, kanpoaldeak eta aurpegiak arteztu daitezke.

Esaterako, 500 mm-ra arteko luzera (lotura sistema sartuta) eta 760 mm-ra arteko diametroa duten errodamenduen eraztunak edo osagai aeronautikoak arteztu daitezke, beti doitasunik handiena bermatuta.

Diseinuan kontuan hartu da erabiltzeko malgutasuna ahalik eta handiena izatea. U ardatz gehigarriari esker, diamantatzeko bost sistema ere erabili daitezke, mekanizazio gune osoa erabiltzeko oztoporik izan gabe.  U ardatzak martxan dagoenean orga gehigarri honek pieza mekanizazio posiziotik ateratzen uzten du, diamantatze tresnak inolako trabarik gabe erabili ahal izateko. Horrela, bermatuta dago etengabe funtzionamenduan egongo dela, baita zereginak aldatzen direnean ere, makinan egokitzapenik egin beharrik gabe eta, beraz, denbora galdu gabe.

Kontzeptuak lehenengoan konbentzitu zuen, eta artean proiektu fasean zegoela, lehen bezeroak sistema eskatu zuen “4ko pakete” batean. Horrek garbi erakusten du –jarraitu du esaten J.Petersek– bezeroak konfiantza handia zuela Danobat Overbecken. Errodamendu berezietako barruko eta kanpoko eraztun handien fabrikazioan erabiltzen da bereziki, serie txiki eta ertainetan fabrikatzen denean eta kalitate eskakizunik zorrotzenekin. Kasu honetan, gainera, ezaugarri berezi batzuk gehitu behar dira, hala nola geometria espezifikoak, material bereziak (zeramika) eta lotze sistema desberdinak.

...eta barrualdeak eta erradioak artezteko IRD 400makina
"IRD seriea, 200 eta 400 modeloekin, bereziki egokia da trokelak eta matrizeak mekanizatzeko", azaldu du  J. Petersek. Bere berezitasunetako bat da B0 ardatza, piezen aurpegiak ahalik eta doitasunik handienez artezteko balio duena, 91º arteko biraketak egiteko aukera baitu. Ardatzen kontrol zehatzari esker, barrualdeko inguru konplexuak ere arteztu daitezke harri bakar batez eta ingurua behin bakarrik trazatuta, hau da, harri baino gehiago erabiltzea saihestuta eta produktibitatea maximizatuta. Modelo honetan ere 4 ardatzeko dorreak neurketa zunda bat dauka softwarean integratuta. Zunda horrekin piezaren hasierako posizioa zein neurketa uneko soberakinaren benetako balioa. Horrela ziurtatzen da akaberan, azken iraganaldian, sistemak nahi den neurri zehatza lortzea. Inguru biribiletan, biribiltasuna 0,5 µm-ko desbiderapenarekin lortu daiteke.

Beste berezitasun bat da ardatzen mugimendu guztien sinkronizazio zehatzaren maila handia, baita piezaren errotazio ardatzaren mugimenduarena ere (C0); beraz, zilindrikoak diren artezketak egin daitezke. Horrek, halaber, piezan geometria konplexuak mekanizatzea ahalbidetzen du, koordenatuen bidez arteztuz, eta forma karratuak, laukizuzenak edo libreak ere egin daitezke, ahalik eta doitasun handienez.

 

Makinaren bankada, berez, doitasunez arteztutako granito naturalezko bloke bat da. Makinen ardatzetarako giden paralelismoa kontu handiz egiten da Makinaren bankada, berez, doitasunez arteztutako granito naturalezko bloke bat da. Makinen ardatzetarako giden paralelismoa kontu handiz egiten da Kanpoaldeak artezteko LG-200 makina bat bezeroaren ondorengo prozesu espezifiko batekin osatzea, robot bidezko handlinga sartuta Kanpoaldeak artezteko LG-200 makina bat bezeroaren ondorengo prozesu espezifiko batekin osatzea, robot bidezko handlinga sartuta IRD modeloetan, B0 ardatzak 91º arteko biraketa egitea ahalbidetzen du. Horri esker piezaren aurrealdeko gainazalak ere lautu daitezke doitasunik handienez IRD modeloetan, B0 ardatzak 91º arteko biraketa egitea ahalbidetzen du. Horri esker piezaren aurrealdeko gainazalak ere lautu daitezke doitasunik handienez IRD 400 makinan doitasunez arteztutako matrizeak, eraldaketa prozesuetan erabiltzeko IRD 400 makinan doitasunez arteztutako matrizeak, eraldaketa prozesuetan erabiltzeko Karga ahalmena: ILD serieko pieza buruak 1.300 mm-ko luzera eta 500 kg-ko pisua ere eduki dezake piezarekin batera, eta piezaren gehieneko diametroa 760 mm-koa da Karga ahalmena: ILD serieko pieza buruak 1.300 mm-ko luzera eta 500 kg-ko pisua ere eduki dezake piezarekin batera, eta piezaren gehieneko diametroa 760 mm-koa da