Skip to main content
2013/03/05

Ate irekien jardunaldia DANOBATGROUP Indian EMAT 2013 erakustazokarekin koinzidituz

Ate irekien jardunaldia DANOBATGROUP Indian EMAT 2013 erakustazokarekin koinzidituz

DANOBATGROUP Indiak martxoaren 4tik 10era bitartean Pune hirian duen plantan ate irekien jardunaldia antolatuko du. Jardunaldi hau DANOBATGROUP India partaide izango den Indiako makina erreminta, automatizazio eta ingeniaritza erakustazokarik garrantzitsuenarekin batera izango da. Bisitariek DANOBATGROUP India planta bertatik bertara bisitatzeko aukera izango dute, eta SORALUCE KB-150 W  mandrinatzeko makina eta SORALUCE FP-6000 fresatzeko-mandrinatzeko makina funtzionamenduan ikusteko aukera. SORALUCE KB-150-W gama berria T motako mandrinagailu bat da, 3.000 kg-ra arteko pieza handien aurpegi bat baino gehiago eraginkortasunez mekanizatzeko balio duena. T motako konfigurazioarekin makina zurrun-zurruna izatea bermatzen da, bai eta mekanizazioa efizientziarik handienarekin egitea ere.  Makinari proba bereziak egiten zaizkio bere fidagarritasuna eta doitasuna egiaztatzeko, SORALUCE etxeko estandar zorrotzen arabera. Egitura oso zurruna da eta kainaren diseinua berezia da, erabat hozteko sistema bati esker termikoki egonkorra baita, eta horri denari esker makina oso zehatza da epe luzean. KB-150-W makina garatzeko elementu finituen metodoa erabili da, eta horrekin makina ahalik eta zurrunena izatea lortu da, bai eta egon daitezkeen bibrazio arazoak ahalik eta gutxienak izatea ere. Bere diseinu sendoari eta dinamika handiari esker, ebaketa indar eta abiadura ezin hobeak lortzen dira. SORALUCE FP-6000: FP fresatzeko-mandrinatzeko makina erdi tamainako makina bat da, eta fresaketa eta mandrinaketa lanak egiten ditu. FP fresatzeko-mandrinatzeko makina honen modulukako diseinuak bezeroaren beharretara eraginkortasun eta zehaztazun handiz pertsonalizatzeko aukera ematen du. SORALUCEk gainera, osagarri eta aukera ugari eskaintzen ditu, besteak beste fresaketa-mandrinaketarako makina buru ezberdinak, pieza buruak automatikoki aldatzeko sistema, erremintak automatikoki aldatzeko sistemak, plaka oinarriak, eskuairak, mahai auxiliarrak, mahai biragarri eta “rototraslanteak', eta beste hainbeste aukera berezi. Makinaren luzetarako “X' ibilbidea  4000 ÷ 30000 mm-koa da, “Y' ibilbide bertikala 3200 mm artekoa, eta zeharkako “ Z' ibilbidea 1500 mm artekoa eta gainera dinamika handia eskaintzen du, 35 m/min. arteko abiadurarekin ardatz guztietan. Buruaren eragintza 32kW-ko momentu altuko motor zuzenaren bidez egiten da, eta aukera ematen du fresaketa eta mandrinaketarako buru ezberdinak jartzeko, bai buru ortogonalak,  0,001ºx0,001º  6000 bira minutura arteko buru unibertsal automatikoak, mandrinaketako buru finkoak, eta baita elektro ardatz ezberdinak ere. Ezaugarri hauek guztiek SORALUCE FP mandrinatzeko makina merkatuko mekanizazio zentrorik malguena egiten dute, egokitzeko gaitasun handiarekin  eta zehaztasun iraunkorra eskaintzen duen egiturarekin. Beste produktu batzuen berri zehatza ere emango da, besteak beste, ebaketa zerrak, plasma 3D, fresatzeko-mandrinatzeko makinak, trenetarako ekipamenduak, artezteko makinak, zulaketa unitateak, puntzonatzeko makinak, panelatzeko makina automatikoak, tornuak eta laser bidezko ebaketa makinak. DANOBATGROUP Indiak EMATeko standetik fabrikara doako zerbitzua eskainiko du interesa duen guztia fabrika bisitatzera joateko. Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.