Skip to main content
2017/04/26

ATE-IREKIEN JARDUNALDIAK HERBORNen (ALEMANIA)

ATE-IREKIEN JARDUNALDIAK HERBORNen (ALEMANIA)
  • DANOBATGROUPek ateak irekiko ditu artezketa arloan izandako azken berrikuntzak eta teknologiak bezeroei erakusteko  aukera paregabea eskaintzeko.

DANOBATGROUPek  OPEN HOUSE 2017 jardunaldiak egingo ditu apirilaren 26 eta 27an Herbornen (Alemanian) duen ekoizpen lantegian.

 

  • DANOBATGROUPek ateak irekiko ditu artezketa arloan izandako azken berrikuntzak eta teknologiak bezeroei erakusteko  aukera paregabea eskaintzeko.

DANOBATGROUPek  OPEN HOUSE 2017 jardunaldiak egingo ditu apirilaren 26 eta 27an Herbornen (Alemanian) duen ekoizpen lantegian.

Jardunaldi hauetan bezeroei DANOBAT-OVERBECK eta DANOBATeko makinen teknologiak  erakutsiko zaizkie, bai eta artezketa arloan duen gama zabalean izandako azken garapenak ere. Gainera, artezketa arloan adituak direnek mekanizazioko hainbat proba egingo dituzte.

Bisitan eskainiko den gidatutako birak aukera emango du  asmo handiko proiektu hau ezagutzeko, soluzio aurreratuen garpenerako bikaintasun teknologikoan, ezagutzan eta berrikuntzan oinarritzen dena.  Horrez gain, hainbat hornitzaile ere bertan izango dira beraien produktuak aurkezten, bisitariei informazio osatuena emateko helburuarekin.

Besteak beste, ILD gama berria erakutsiko da, luzera handiko piezen eta doitasun handia behar duten piezen barrualdea artezteko garatutako sistema. Zehazki, ILD barrualdea artezteko makina unibertsalak, luzera handia duten piezen barrualdea, kanpoaldea eta erradioak artezteko doitasun handiko mekanizazioa eskaintzen du, 1300 mm-ra arteko luzera edo 760 mm-ra arteko pieza-iraulketa izan dezaketen piezena. Garapen hau puntakoa da torlojuen karkasak artezteko, bai eta ardatzak, erreminta-etxeak, errodamenduak, osagai hidraulikoak zein makina-erremintarako osagaiak artezteko ere.

Erabiltzeko erraza den DANOBAT-OVERBECK software eraginkorrak, intuizio-interfaze bat dauka, makinara zein bezero bakoitzaren eskakizunetara egokituta dagoena. Zilindro-itxurakoak ez diren piezak, formak eta zulo konplexuak artezteko pentsatua dago. Software honek dituen aukerak osatzen dituzte simulazio prozesuek, CAD-CAM mekanizazio  moduluek eta beste hainbat aukerek ere.

Enpresaren helburua , bezeroek mekanizatzen dituzten piezen kalitatea eta denbora hobetzea da. Horretarako, puntako teknologia baten aldeko apustua egiteaz gain, bezero bakoitzarekin lankidetza estuan lan egiten da.