Skip to main content
2020/11/16

Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia” lemapean kaleratu du aurten ere Danobatgroup-ek euskararen eguneko lehiaketa

Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia” lemapean kaleratu du aurten ere Danobatgroup-ek euskararen eguneko lehiaketa
  • Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia lemapean kaleratu du beste urte batez Danobatgroup kooperatiba taldeak enpresak dituen herrietara zabaldutako lehiaketa Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.

Taldeko enpresak kokatuta dauden ingurune soziolinguistikoari begiratuz eta kooperatiben izateko era eta konpromisoari jarraituz lemak dioen moduan euskara da batzen gaituen esentzia hori, eta euskarak arlo guztietan presentzia izateari ematen ari zaio garrantzia azken urteetan. Presentzia eguneroko lanean, teknologia berrietan, elkarren arteko harremanetan, ikerketa eta garapenean...Baina egunerokotasunetik haratago gizarteari ere euskararekiko duen konpromisoaren berri eman nahi zaio Danobatgroupetik.

Danobatgroupek harreman sare zabala du eta bezeroekin sarri ingelesez baliatu behar izaten bada ere bertako langile, hornitzaile, bezero, ikastetxe, administrazio eta abarrekin euskara erabiltzeko konpromiso sendoa du eta horren adierazgarri taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bultzatzeko dituen planak, lortutako Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak…

Gainera, aurten Euskaraldia ekimenarekin bat egin dute erakunde moduan taldeko kooperatiba guztiek eta erakunde moduan izena emateaz gain ariguneak sortu eta ahobizi eta belarriprest rolen izen ematean ere laguntzen ari da kooperatibetan bertan.

Horrez gain, aurreko urteetako bideari jarraipena emanez Danobatgroupek lantegiak dituen herrietako herritar guztiengana iritsi nahiko luke euskararen eguneko lehiaketa baten bidez. Aurtengo ariketak euskararen inguruan hausnarketa bideratuko du eta parte hartzaile guztien artean Errigorako hainbat saski zozkatuko dira. Lehiaketan parte hartzeko ondorengo helbidean sartu behar da: https://info.danobatgroup.com/euskara/lehiaketa-2020.html. Parte hartzeko epea Azaroaren 30era arte izango da, eta abenduaren 3an komunikatuko da irabazleen izena.