“Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia” lemapean kaleratu du Danobatgroup-ek euskararen eguneko lehiaketa
- Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia lemapean kaleratu du beste urte batez Danobatgroup kooperatiba taldeak enpresak dituen herrietara zabaldutako lehiaketa Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.
Danobatgroup industri taldea makina-erreminten fabrikazioan, balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako garapenetan, giltza eskura erako ekoizpen sistemetan eta zerbitzu teknologikoki aurreratuetan espezializatuta dago eta Danobatgroup kooperatibaz gain Danobat, Goiti, Soraluce, Goimek, Latz eta Ideko kooperatibek osatzen dute taldea.
Taldeko enpresak kokatuta dauden ingurune soziolinguistikoari begiratuz eta kooperatiben izateko era eta konpromisoari jarraituz lemak dioen moduan euskara da batzen gaituen esentzia hori eta euskarak arlo guztietan presentzia izateari ematen ari zaio garrantzia azken urteetan. Presentzia eguneroko lanean, teknologia berrietan, elkarren arteko harremanetan, ikerketa eta garapenean...
Baina egunerokotasunetik haratago gizarteari ere euskararekiko duen konpromisoaren berri eman nahi zaio Danobatgroupetik eta presentzia izatera bideratu batzen gaituen hori.
Danobatgroupek harreman sare zabala du eta bezeroekin sarri ingelesez baliatu behar izaten bada ere bertako langile, hornitzaile, bezero, ikastetxe, administrazio eta abarrekin euskara erabiltzeko konpromiso sendoa du eta horren adierazgarri taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bultzatzeko dituen planak, lortutako eta lortzeko bidean dauden Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak.
Aurten, aurreko urteetako bideari jarraipena emanez esan bezala Danobatgroupek lantegiak dituen herrietako herritar guztiengana iritsi nahiko luke taldeko euskararekiko konpromisoa ezagutzera emanez euskararen eguneko hurrengo lehiaketaren bidez.
Lehiaketan parte hartzeko ondorengo helbidean sartu behar da: https://info.danobatgroup.com/euskara/lehiaketa-2019.html
Galderei erantzuteko Danobatgroup-ek bere eguneroko lanean erabilienak dituen hitz teknikoz osatutako hiztegian hainbat kontsulta egin beharko dira honako esteka honetan: https://www.danobatgroup.com/eu/euskara eta hiztegian sartzeko hitz berriren bat proposatu.
Abenduaren 3ra arteko epea izango da lehiaketan parte hartzeko, eta parte hartzaile guztien artean Basque Culinary Center-en eskutik bi lagunentzako 360ºko esperientzia gastronomikoa izateko aukera zozkatuko da.
Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia