Berrikuntza iraultzailea egitura metalikoen sektorerako DANOBATen eskutik
DANOBAT ha colaborado a lo largo de los últimos años en diversos proyectos con empresas dedicadas al sector de la estructura metálica, lo que le ha permitido compartir experiencias y detectar necesidades pendientes de satisfacer. Bezeroen premien analisi sakonak, epe luzerako itxaropenek eta egungo egoerara egokitzearen garrantziak, iDP+ diseinatzen eta fabrikatzen lagundu dute.
iDP+, egitura metalikoen sektorean errotuta dauden bi teknologiaren konbinaketa abangoardista, EBAKETA TERMIKOA eta ZULAKETA teknologiena hain zuzen ere, mekanizazio lan biak makina bakarrean egiten uzten duena, gaur eguneko lan prozesuan ez bezala. Makinak zulatu, harilkatu eta abeilanatu egin dezake, besteak beste, bai eta muxarratuen, biselatuen, pieza hustuen oxiebaketak egiteko, dena lan ziklo berean. Hori dela eta, irtenbide honekin enpresek beren eraginkortasuna areagotu, languneak maximizatu eta materialaren manipulazio denborak murriztu ahal izango dute. Azken produktuaren kalitatea hobetuko da eta entrega epeak txikiagoak izango dira, manipulazio eta tarteko lanak desagertuko direlako. Proiektu handi honetan, DANOBATek berriro ere bezeroekin lankidetzan aritzeak eta harekin esperientziak partekatzeak duten garrantzia azpimarratzen du, bai eta bezeroari erantzutea eta kasu bakoitzerako erantzuna ematea zein garrantzitsuak diren ere. Eta ez da ahaztu behar zein garrantzitsua den, halaber, ondoren bezeroaren informazio eta ezagutza guztiak gure enpresako lantalde teknikoari pasatzea, bezeroari eta DANOBATi norabide egokian hezten laguntzeko asmoarekin.