BIEMH 2014: DANOBATen zizailarekin konbinatutako puntzonatzeko CUPRA makina
CUPRA zizailarekin konbinatutako puntzonatzeko makina sistema perfektua da pieza laukizuzenetarako eta produkzio bolumen handietarako. Zizailarekin konbinatutako puntzonatzeko makina prozesuen integrazioaren emaitza da, produkzioa optimizatzeko gako garrantzitsua. Punta-puntako bi teknologia integratzen dira makina berean: puntzonaketa eta zizailaketa, era honetan lehengaietatik hasi eta sistema bakarrean bukatutako produktua lortzeko aukera ematen du produktuaren heltze prozesua murriztuz eta material fluxua hobetuz.
DANOBATeko CUPRA zizailadun puntzonatzeko makinak eskaintzen dituen abantailen artean ondorengoak ditugu:
- Puntzonaketa eta zizailaketa kadentzia handiak bere motorren eragintza serboelektrikoari esker.
- Makina prestatzeko epea murriztea, hortzen arteko tartearen doikuntza automatiko eta programagarriaren ondorioz.
- Xaflaren aprobetxamendu hobea, oihalen gestio hobeari esker.
Easy Turret Diseinu ergonomikoa: Puntzonatzeko makinen diseinuan ergonomia aplikatzeak EASY TURRET sistema sortzera eraman gaitu sarbidea erraztu eta erreminta aldaketako denbora murriztuz. Gainera, multitool-eko erreminta bakoitza biragarri egiteko aukera ere ematen du.
Save Energy Teknologia eraginkorra: DANOBATeko zizailarekin konbinatutako puntzonatzeko makinak gure bezeroen kostu operatiboak eta mantenimendukoak gutxitzeko disenatuak izan dira. SAVE ENERGY aurrezte sistemari esker kontsumoan %60ra arteko murrizketa garrantzitsuak lortzen dira.
Smart Tech Adimena bezeroaren eskura: DANOBATek zizailarekin konbinatutako puntzonatzeko makinetan SMART TECH sistema du bezeroari mezuen interpretazioa errazteko gure laguntza teknikorako zerbitzuarekin konexio zuzena eskaintzen duen bitartean.
Modular Tech Egokitutako soluzioa: Zizailarekin konbinatutako DANOBAT puntzonatzeko makinak izaera modularrarekin diseinatu dira gehigarri standard eta aukerakoak gehitu ahal izateko eta baita automatizaziorako era bateko soluzioak.
Makina estandarrak xafla kargatzeko sistema bat du, puntzonatzeko makinara automatikoki xaflak elikatzen dituen sistema hain zuzen ere. Ekipamendu estandar honetaz gain, makina honek automatizazio konplexuagoa izan dezake, xafla biltegia adibidez dorre bat edo bi izan ditzakeena eta bilketa lan aldakorretarako hainbat pisu produkzio beharren arabera, eta baita ,piezak sailkatu eta pilatzeko sistema eta honekin minimora murrizten da langileak egin beharreko manipulazioa.