Skip to main content
2014/05/29

BIEMH 2014: Torneaketa bertikaleko zentroa SORALUCE VTC-2500, 1. Pabilioiko D22/40 F-21/39 Estanean

BIEMH 2014: Torneaketa bertikaleko zentroa SORALUCE VTC-2500, 1. Pabilioiko D22/40 F-21/39 Estanean

Torneaketa, fresaketa eta artezketa eragiketak makina bakarrean konbinatzeari esker, interes handia piztu da SORALUCEren VTC torneaketa bertikaleko zentroetan. Egokikorrak eta oso zurrunak diren makina mota horren eskaera sektore hauetan zabaldu da: manufaktura-industria, energia sorkuntza, garraioa, meatzaritza eta petrolioa, eta gasa. Hori diseinu modularrarengatik da, modu eraginkor, errentagarri eta azkarrean konfigurazio aukera zabala ahalbidetzen baitu. VTC-2500 torneaketa bertikaleko zentroak 2100 mm-ko diametroa duen mahaia du eta 2500 mm arteko diametroa eta 20.000 kg arteko pisua duten piezak tornea ditzake. VTC-2500aren RAM X ibilbideko ardatza 2.870 mm-koa da eta bere Z ibilbidea 1.500 mm-koa. Mahaiak 260 bira/min-ko abiaduran biratzen du. Makinaren mahaia zuzenean muntatzen da kojinete hidrostatikoen gainean.

Makinak doitasun eta akaberan emaitza bikainak lortzen ditu. VTC tornu bertikalak aparteko zurruntasunarengatik bereizten dira. Makinaren elementu nagusiak, hala nola, oinarria, zutabea eta langeta burdinurtukoak dira, eta horrek makinari egonkortasun maila handia ematen dio. Azken mekanizazioaren aurretik erabat kentzen dira elementu horien tentsioak, makinaren egiturak tentsioa absorbatu eta ebaketa-indarrak motel ditzan, ebaketa-baldintza gogorrenetan barne. RAMa altzairu forjatu normalizatuzkoa da, indukzio bidez gogortutakoa eta doitasunezko artezketarekin. VTC gama eskuragarri dauden torneaketa, zulaketa, fresaketa, artezketa eta hariztatzerako buru gama zabalarekin osatu daiteke. Ikusgai dagoen makinak torneaketarako 2 erreminta-etxe ditu, buru motorizatu zuzen 1 eta beste bat 90º-ra fresaketa, hariztaketa eta zulaketarako. Halaber, 18 posiziotako biltegia du, 4 erreminta-etxerekin.