Skip to main content
2012/11/22

BIMATEC SORALUCE enpresak Europan bakarra den teknologia zentroa inauguratu du

BIMATEC SORALUCE enpresak Europan bakarra den teknologia zentroa inauguratu du

BIMATEC SORALUCEk, fresatzeko eta mandrinatzeko makinen sektoreko enpresa liderra Alemanian eta SORALUCEren ardatza Europan, teknologia zentro berria inauguratu zuen azaroaren 16an Limburgen, Alemanian. BIMATEC-SORALUCEk, 20 urtetik gorako esperientzia du merkatuan eta 1.000 eta gehiago makina instalatuta. Herrialde hartan hobeto finkatzeko, instalazioak handitzeko eta herrialde hartan duen arrakastaren bidez bere irudia mundura zabaltzeko, BIMATEC-SORALUCEk 6,2 milioi euro inbertitu ditu bere showroom instalazioak 2,500 m2 zabalduz eta orain 8 m arteko ibilbide bertikala duten makinak erakuts ditzake. Era berean, 1.200 m2 handiago egin dira bulegoak ere, eta han sartzen dira laguntza teknikoaren zerbitzuko saila, prestakuntza aretoak, proiektuak gestionatzeko saila eta teknologia saila. Inbertsio hori eginda gero, beste aplikazio batzuk eta mekanizatzeko proba batzuk egin daitezke.

'Teknologia zentroan inbertituta, ikerketa eta garapen arloan gaitasuna hobetzen da, gure lehiarako posizioa indartzen da eta aldea ateratzen zaie besteei' esan du Fred Bisgwa-k, BIMATEC SORALUCEko zuzendari gerenteetako batek, irekitze zeremonian. Daniela Vukovic-ek, aurkezle ospetsu alemaniarrak, inaugurazioko zeremonia ofiziala gidatu du, eta bertan parte hartu dute enpresa eta politika munduko 300 bat gonbidatuk. Hizlarien artean zeuden, besteak beste, Limburgeko hiriko alkatea, Richard Martin, SORALUCE euskal enpresa bazkidearen zuzendari nagusia, Rafael Idigoras, eta aurretik SORALUCEko zuzendari gerentea izandakoa eta DANOBATGROUPeko zuzenari nagusia izandakoa, Rafael Barrenetxea jauna. Limburgeko BIMATEC SORALUCE enpresa, Fred Bisgwa eta Andreas Lindner bi zuzendariek ordezkatu dute eta eskerrak eman dizkiete hitzaldian euskal bazkideei, luzaroan izan duten lankidetzagatik eta nabarmendu egin dute zein garrantzi estrategiko duen teknologia zentro berriak konpainiaren etorkizuneko arrakastarako.

  •  
  •  
'Teknologia zentro berriak 30 lanpostu sortuko ditu Limburg-en eta hala, indartu egingo da konpainiaren hazkundea', adierazi du Andreas Lindner-ek, BIMATEC SORALUCEko zuzendari gerenteetako batek. Prestakuntza gune berriari esker konpainiak sartu egin ahal izango ditu ikasketa teknikoetako gazteak eta hala pertsonal kualifikatu eskasiaren arazoa konpontzen lagunduko du. 'Gure prestakuntza tailerraren bidez lanerako aukera ematen diegu gazteei eta pertsonal kualifikatu falta betetzeko gure ikasleak erabiltzen ditugu', erantsi du Lindner jaunak. Hala, Limburgeko zentroa indartu egiten da iraunkortasunez. Rafael Idigoras-en hitzetan, inbertsio honi esker BIMATEC SORALUCEren lidergoa aurrera ere indartuko da fresatzeko makinen azpisektorean Alemanian, eta gainera, SORALUCE marka, zabaldu ahal izango da, indar eta sinesgarritasun handiz zabaldu ere, mundu guztira eta adibide bat gehiago izango da, euskal enpresek eta alemaniarrek duten harreman komertzial bikain goranzkoarena.
  •  
  •  
Ekitaldian, gainera, mundu mailan ezaguna den Ainhoa ​​Arteta sopranoa aritu da, zeina jarduna baiten New York-eko Metropolitan Operan, eta baita Dr. Jens Wegmann komikoa ere.