BIMATEC-SORALUCEk 2012ko JARDUNALDI TEKNIKOAK egingo ditu, bere ZENTRO TEKNOLOGIKO berriko instalazioen inaugurazioarekin batera
2012ko azaroaren 12tik 15era, BIMATEC-SORALUCEk urteroko TECHNOLOGIETAGE edo JARDUNALDI TEKNIKOAK egingo ditu Limburgen ; ekitaldi horretan fresatze edo mandrinatze eragiketetarako enpresaren azken garapen teknologikoak erakutsiko dira. Aurten, gainera, ekitaldi hori ZENTRO TEKNOLOGIKO berriaren inaugurazioarekin batera izango da, azaroaren 16an. BIMATEC-SORALUCE, merkatuan 1.000 makina baino gehiago instalatuta dituena eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia duena, SORALUCEren ardatza da Europan, eta fresatzeko eta mandrinatzeko makinetan sektoreko enpresa liderra Alemanian. Herrialde horretan duen presentzia indartu, bere instalazioak handitu eta herrialde horretan duen arrakastaren bidez bere irudia mundu osora proiektatzeko asmoarekin, BIMATEC-SORALUCEk showroomeko instalazioak 2,500 m2-tan handitu ditu; horrela, 8 m-rainoko ibilbide bertikala duten makinak ere aurkez daitezke.
Azaroaren 12tik 15era, bisitariek BIMATEC-SORALUCEren oraingo instalazioak nahiz instalazio berriak bisitatu ahalko dituzte eta, bertan, guztira, 14 fresatzeko-mandrinatzeko makina erakutsiko dira. Bisitak Berrikuntza Tour bat ere izango du bere barne, bisita gidatuarekin, eta, bertan, honako garapen hauek ikusi ahal izango dira:
- SORALUCEk garatutako hainbat teknologiaren demostrazioa zuzenean:
- “Modular quill' kaina modular irteera .
- “Ram Balance' ahariaren erorketaren konpentsazioa .
- “Accura Head' buruen kalibrazioa.
- Easy Tools, makinaren funtzionamendu denbora maximizatzeko software adimentsua.
- Adaptive Control, ebaketa parametroen doitze automatikoa.
- Mekanizazio probak zuzenean:
- Duplex makinak: aldibereko mekanizazio eragiketak.
- F-MT multi-funtzio zentro berria: makina bakarrean neurri handiko piezak fresatzea eta torneatzea.
- FL fresatzeko makinan interpolazio bidezko torneatzea.
- Moldeen mekanizazioa.
- Ziklo pertsonalizatuak.
- Doitasun probak:
- Neurketa geometrikoak.
- Ballbar ardatzen interpolazio proba.
- NAS pieza.
- Industriako hainbat sektoretarako giltza eskutan proiektuen eta mekanizazioko azken esperientzien aurkezpena.
- Partner Teknologikoekin batera “Soluzio Osoak' eta “Giltza Eskutan Proiektuak' kontzeptuen inguruko erreminten eta osagarrien erakusketa.