Skip to main content
2013/11/26

CASE STUDY: DANOBATek turbokonpresoreak artezteko MAN DIESELen arazoari konponbidea eman dio

CASE STUDY: DANOBATek turbokonpresoreak artezteko MAN DIESELen arazoari konponbidea eman dio

MAN Diesel & Turbo liderra da itsas erabilerarako diesel motorretan eta diesel zentral elektriko eta turbo makinen hornitzaileen arteko punta-puntakoetariko bat. Enpresak nazioartean 100 kokagunetik gora ditu, eta eskaintzen dituen produktu eta zerbitzu gamaren artean, zentral elektrikoentzako soluzio pertsonalizatuez gain, itsas eragintzarako sistema osoak, petrolio eta gas industrietarako turbomakinaria, eta prozesuen ingeniaritza daude. Bezeroak itsasontzi modelo bakoitzeko itsas motorren turbinen errotoreak artezteko erabateko soluzio bila jo zuen DANOBATera. Hain zuzen, 183 mm-tik 420 mm-ra bitarteko diametroak eta 320 mm-tik 720 mm-ra bitarteko luzerako piezak, Inconel-ean fabrikatutako alabeekin.

DANOBATera jo zutenean erabiltzen zuten prozesua bi makinaren erabileran oinarritzen zen, bata diametro ezberdinak eta ardatzen aurpegiak artezteko eta bestea alabeen mekanizaziorako, modu honetan egiteak pieza bakoitzarentzat harri ezberdina erabiltzea suposatzen zuelarik. Osagai familia honen artezketari soluzioa emateko DANOBATek HG-92-2000-B6 artezteko makina horizontala aurkeztu zuen sistema ezberdinen bidez prozesua ahalik eta gehien optimizatu ahal izateko; honela, artezteko makina bakarrean eginez mekanizazio lan guztiak. Makina modelo honen ezaugarririk garrantzitsuenak ondorengoak direla esan dezakegu:

  • B ardatzean muntatutako arri buru bikoitza. Pieza konfigurazio bakarrarekin eginda.
  • Harri diseinu eta inguraketa prozesu berria. DANOBATek diseinatutako harria inguraketa prozesu baten bidez alabeen geometria ezberdinak artezteko, pieza bakoitzerako harri ezberdina izan beharrik gabe.
  • Bi torlojuak kojinete hidrostatikoetan muntatuta. Zurruntasun maximoa eta dardarak moteltzeko gaitasun maximoa.
  • Posizionamendu programagarriz eta automatikoki blokeatzeko sistema bidez motorizatutako kontrapuntua. Pieza aldaketak ez du eragiten prestaketa denboran.
  • Etengabeko diamantaketa sistema, harria artezketa prozesuan zehar diamantatzen duena ekoizpena nabarmenki handituz.
  • Neurketa sistema ezberdinak.
  • DAN-OP softwarea. Garapen teknologiko handia programazioa eta kalkulu konplexuak errazteko.
  •  
  •  

HG-92 modelo estandarrak arazorik gabe erantzuten die proiektu honen zehaztasun beharrei bere egituraketari eta neurketarako kalibre sistemei esker. Dena den, bilatutako lan metodoek soluzio zehatzak behar dituzte:

  • MDM kontaktu bidezko neurketa sistema, DANOBATek diseinatu eta fabrikatua, arteztu beharreko diametro guztiak eta horietako bakoitza in-process neurtzeko gai dena. Artezketa zikloa era automatikoan zein programa bidez bukatutakoan, diametro guztiak neur daitezke, geometria eta aurpegiak, eta entsaioaren txostena editatu.
  • Kontaktu bidezko haztagailua erreferentzia axial bidez puntuen artean lotutako piezaren posizioa adierazten duena.
  • Alabeen arteko kontakturik gabeko neurketako laser sistema alabeen forma ezberdinak neurtzeko, honela aurretik alabe mota bakoitzerako erabilitako neurketa arauen erabilera saihestuz.

DANOBAT gai izan zen itsas motor ezberdinen turbokonpresoreak artezteko erabateko soluzioa makina bakar batean eskaintzeko, zehaztasun handia eskainiz . Honela, MAN Diesel & Turbo-k teknologia honen aldeko apustua egin zuen eta DANOBATengan jarri zuen konfiantza proiektu honetarako eta baita etorkizuneko proiektuetarako.