Skip to main content
2020/03/24

DANOBAT CG-PG, ekoizpen handiko artezketa soluzioak

DANOBAT CG-PG, ekoizpen handiko artezketa soluzioak

DANOBATek kanpoaldeak artezteko makinen CG-PG gama garatu du artezketaren munduko erronkarik zorrotzenei eta konplexuenei irtenbidea emateko. Makinak ekoizpen handiei erantzuteko moduan diseinatuta daude, zehaztasun geometrikoa eta dimentsionala eta gainazalen akaberen kalitatea galtzeko arriskurik gabe, eta gehienez ere 1000 mm luze diren piezetarako pentsatuta daude.

Danobatek, bere know-howari esker, artezteko makinen CG-PG gama sortu ahal izan du, ohiko harriekin eta 80m/s-ko ebaketa abiaduran lan egiteko aukerarekin. Abiadura handia ondo txertatu da artezketa prozesuan, eta horri esker produktibitatea handitu eta piezako kostua murriztu da.

Produktibitatea are gehiago hobetzeko, CG-PG makinek bizitza erabilgarri luzeko artezketa soluzioak bermatzen dituzte fabrikazio ingurune zorrotzenetan, eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan (24/7) etekina ematen. Hau da, makinaren erabilgarritasuna ia %100ekoa da eta horregatik nabarmentzen da.  Soluzioen doitasuna bermatzeko, makinen elementu kritikoak garapen propioetan oinarritzen dira. Danobatek makina osatzen duten elementu kritikoak diseinatu, garatu, fabrikatu eta muntatzen ditu, intzidentziaren bat gertatuz gero azkar erantzun ahal izateko eta ahalik eta erabilgarritasunik handiena ziurtatzeko.

Gamak, halaber, Optidress diamantaketa dauka. Danobaten garapen bat da, eta harriaren zein diamantearen bizitza baliagarria luzatzen du eta diamantaketa zikloetan galdutako denbora murrizten du.

CG-PG artezteko makinak hainbat sektoretarako egokiak dira, esaterako ibilgailu industrialerako, motor elektrikorako, energiarako edo automobilgintzarako. Halere, ekoizpen handiak behar dituen edozein sektoretara moldatu daiteke. Makinek soluzio automatizatuak dituzte, eskatzen diren premietara egokitzeko, eta kargak/deskargak eta neurketak egiteko hainbat sistema, ohiko lunetak/CNC edo konoaren doikuntza automatikoak ere badituzte, besteak beste.

4.0 digitalizazioa ahaztu gabe, Danobatek barruan garatutako soluzioak eskaintzen ditu, lantegi adimendunen sorrerarantz aurrera egin ahal izateko, non ekipo guztiak interkonektatuta egongo baitira eta modu autonomoa jardun ahal izango duten. Tresna digitalen familiaren barruan dugu Danobat Digital Suite tresna, erabilera intuitiboko interfaze bat, makinaren efizientzia eta erabilera errazten dituena.

Danobat bezeroaren ezaugarrietara egokitu daiteke zehatz-mehatz, eta bezeroari soluzio integralak eta neurrirakoak eskaini, oso trebatutako espezialistak eta merkatuko punta-puntako instalazioak dituelako. Horrela izanik, ez du bere eskaintzen katalogoa ixten bezeroak bere premietan oinarrituta planteatu ditzakeen erronka berriei heldu ahal izateko.