Skip to main content
2015/01/09

Copper Alloy-k DANOBATen zinta zerratan inbertsioa egin du.

Copper Alloy-k DANOBATen zinta zerratan inbertsioa egin du.

Aluminioa eta brontzea ebakitzea lehen baino lau aldiz azkarrago egiten da.

Kobre eta nikelaren aleazioetan lider gisa eta forjarako piezak, galdaketarakoak eta mundu osoko ingeniaritzatarako doitasunezko osagaiak hornituz, Copper Alloys Ltd enpresa ingelesa ezaguna da defentsa arloko, arlo aeroespazial eta petrokimika arloetako industrian, besteak beste, duen esperientziarengatik.

Enpresak abiadura eta zehaztasun inguruko hainbat zailtasun izan zituen beste zinta zerra batzuekin. John Dudley Zuzendari Nagusiaren esanetan “banekien zehazki nori deitu horrelako arazo bat konpontzeko, aurretik ere antzeko aplikazioetarako bi zinta zerra erosi baikenizkion DANOBATi”.

Prozesua urtutako aluminioa eta brontzea moztean datza, 810mm artekoak.

DANOBATek garatutako soluzioa HDS 8A zinta zerra da. Modelo honek ebaketa bakoitzean barra modu automatikoan elikatu eta posizionatzeko aukera ematen du, makina autonomoa izatea ahalbidetuz. Hori aurrerapen handia da aurreko prozesuarekin alderatuz, DANOBAT makinak langilearen esku hartze txikia eskatzen baitu, batzuetan batere ez. HDS 8A makinak eguneko 24 orduetan automatikoki lan egiteko moduko fidagarritasuna eskaintzen du.

Copper Alloys Ltd.-k hiru DANOBAT zinta zerra ditu. Hirurek software bera dute, horrela, langileak programazioa modu berean egiten du, erabilera erraztuz. ICS softwarea da, intelligent cutting software, eta GPS baten antzera funtzionatzen du, hau da, diametroa eta moztu beharreko materiala sartuta, berak, bide egokiena aukeratzen du.

John Dudley zuzendariaren arabera “gure lehen DANOBAT makina orain dela hamar urte erosi genuen eta beti oso gustura egon gara makinaren kalitatearekin eta jasotako zerbitzu bikainarekin. Gure makina zaharra HDS 8Arekin ordezkatzeak abiadura hobetu da eta ebaketa lautu, errendimendua handituz eta akatsdun produktuak sortzeko arriskua gutxituz”.