DANOBAT-en arrakasta handiko erakusketa Humble hirian, Texas-en
DANOBATek bi eguneko erakusketa antolatu du non bezeroek erradioak, artezteko doitasun handiko DANOBAT-OVERBECK IRD-400-a, gertutik ikusteko aukera eduki duten, eta baita enpresa eskaintzen ari den re-control/retrofit programa berriaren ezagutza ere. Erakusketa honen helburu nagusia merkatuko doitasun handiko makinen eskaerei erantzuna ematea izan da.
Bezeroei dagokienez, erakusketa honetara industria munduko sektore nagusien ordezkariak hurbildu ziren, beraien proiektuak arrakasta-bermez garatzeaz gain goi mailako teknologia soluzioak topatzeko. Manex Ochotecok, DANOBAT Machine Tool-eko presidenteak, erakusketa positiboki baloratu du: "gure lehen edizioa izanda, ez genuen honelako asistentziarik espero. Honek, etorkizun hurbilean erakusketa berriak antolatzera bultzatzen gaitu." Gerturatu ziren bezoei esker, Humble Texas-eko erakusketa DANOBATen AEBetako merkatuan emandako beste urrats sendo gisa gogoratuko dugu.