Skip to main content
2017/04/17

DANOBAT eta SORALUCE azken garapenak Pekingo CIMT azokan, DANOBATGROUPen eskutik

DANOBAT eta SORALUCE azken garapenak Pekingo CIMT azokan, DANOBATGROUPen eskutik

Berriro ere DANOBATGROUP  Pekingo CIMT azokan egon da erakusketari. Txinan egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuena da, bi urtean behin egiten da, eta aurten azokaren 15. edizioa egin da.

Edizio honetan DANOBATGROUPEK DANOBAT eta SORALUCEenpresen soluzio eta teknologiarik berrienak erakutsi ditu, azpimarratuta makina aurreratuetan duen eskaintza, azken teknologiak eta osagai adimendunak baitituzte (aparteko garapenak, eta piezen akaberan doitasun handiagoa eta produktibitate handiagoa eskaintzea ahalbidetuta); balio erantsi handiko osagaien fabrikaziorako soluzio espezializatuak industri sektorerik zorrotzenetarako; bai eta giltza eskura erako instalazioen proiektuetan eskaintza ugari ere, tartean direla aurretiazko ingeniaritza lanak hartzen dituzten proiektuak, mekanizazio eta ikuskapen prozesuen azterketa, zehaztapen teknikoak eta ekipoen hornidura, piezen garraiorako sistemak eta lerro osoa munduko edozein tokian instalatu eta prest jartzeko lanak, esaterako.

Standak arlo berezi bat eduki du, bai eta errealitate birtualeko gune bat ere, hainbat sektoretarako, hala nola, energiaren, automobilgintzaren, trenaren, petrolioaren eta gasaren sektoreetarako proiektu eta garapenik berrienak eta doitasun handia behar duten pieza txikien artezketarako soluzioak ezagutzera emateko. Soluzio horien artean azpimarragarriak dira meatzaritzako bagoien mantentze integralerako eta konponketarako DANOBATek garatu eta ezarri duen soluzio erabat automatizatua, DANOBAT LG-1000 makina berria, doitasun handia behar duten pieza meheak artezteko garatu den gama bat, eta SORALUCE PXG-W gantry multifuntzio berria tamaina handiko osagaien mekanizaziorako, zeinak eskala handiko doitasun eta moldakortasuna eskaintzen baititu, eta zutabe mugikorreko SORALUCE FX fresaketa-mandrinaketarako makina, erabat moldakorra eta neurri handiko piezen mekanizazioan, esaterako, buje eolikoen mekanizazioan, goreneko doitasun eta produktibitate mailak eskaintzen dituena.

DANOBAT GARAPENAK

Trenerako garapenak
Aurkeztu ziren, halaber, trenen mantentze lanetarako tailerrak hornitzeko DANOBATek egindako azken garapenak,  ibilgailu sorta zabalerako soluzio prebentibo eta zuzentzaileekin, esaterako, abiadura handiko tren, lokomotora, aldiriko tren, tranbia eta metroetarako.

Eremu horretan, material gurpildunetarako osagaien mantentze lanetarako soluzio integral bat ere erakutsi zen. Gurpilak neurtzeko ekipamendu bat, Muntatutako Ardatzak Optimizatzeko Software bat eta hobiko tornuen sorta berri bat dauzka soluzio berriak. Muntatutako Ardatzaren bizitza %25 luzatzeko eta aldi berean mantentze lanen kostua murrizteko egin da soluzio integral hori.
 
Automobilgintzarako garapenak
Standean, halaber, automobilgintzaren sektorerako osagaiak mekanizatzeko makina indibidualetarako zein lerro osoetarako azken garapenak erakusteko leku bat zegoen. Bertan erakutsi ziren, besteak beste, artezteko makina zilindrikoak –bai kanpoaldeetarako, bai barrualdeetarako–, zentrorik gabeko artezteko makinak eta hainbat aplikaziotarako tornuak, esaterako, birabarkiak, espeka ardatzak, tulipak, abiadura kaxetarako ardatzak, diesel injekzio ponparako ardatzak edo steering rackeko osagaiak lantzeko tornuak. Garapen horiek guztiek, gainera, hertsiki betetzen dituzte automobilgintzaren sektoreak nazioartean bete beharreko homologazio araudi zorrotzak.

Azpimarratzekoa da DANOBATek mugarri teknologiko garrantzitsuak lortu dituela. Esaterako, CBN harriarekin abiadura handiz artezteko prozesu berriak garatu ditu, eta garapen horiekin produktibitatea eta malgutasuna areagotzea lortu du, bai eta erreferentzien aldaketak azkar egitea ere, hori izanik sektoreak asko eskatzen zuen zerbait.

Xafla eraldaketa
Xafla eraldaketaren eremuan, DANOBAT xafla bobina zuntz laser bidezko mozteko sistema berria erakutsi da. Kontzeptuaren helburu nagusia da aurrezpen garrantzitsua lortzea prozesatu beharreko materialean eta produktibitatea asko areagotzea, makinaren hutsarteak murriztuz. Produktibitate handiko makina bat da, eta zuntzaren teknologiak laser bidezko ebaketan dituen abantailetako bakoitza konbinatzen du (efizientzia, abiadura, moldakortasuna, gutxieneko mantentze lanak,etab.) bobina metalikoen erabilerak dakartzan abantailekin (%15era arteko aurrezpena materialen kostuan eta xaflaren aprobetxamendu handiagoa). Xaflako aplikazioetarako soluzioak ere erakutsiko dira, hala nola, metalezko ate eta altzarietako aplikazioetarako, argiteria, mahai tresna, labana eta armairu elektrikoetarako, besteak beste.

SORALUCE GARAPENAK

Gainera, SORALUCEk automatizazio sistemetan dituen azken garapenak erakutsi zituen, soluzio oso eta aurretatuetan oinarrituta, pieza prismatikoetarako edo neurri handiko piezetarako bereziki diseinutako paletizazio sistemekin, bai aurrez aurreko makinetan bai makina indibidualetan.

Horrez gain, SORALUCEk multitasking gama berria aurkeztu du, soluzio erabat moldakorrak ahalik eta produktibitaterik handiena lortzera bideratuta eta fresaketa eta torneaketa eragiketak makina berean egiteko gai dena. Ahalmen handiko makinak dira, bai pieza neurriari dagokionez bai egin beharreko eragiketa motaren mailari dagokionez, eta fresaketa eta torneaketarako SORALUCEren buruen gama berria dute.

Historikoki, Txina funtsezko merkatua izan da Talderako, han baitago 1991z geroztik bertako 30 pertsonez osatutako talde batekin. 600 makina baino gehiago ditu herrian instalatuta, baina, halere, bertako pertsonez osatutako lantalde esperientziadunak badaki bezero txinatarrek premia espezifikoak dituztela eta ondo ezagutzen du DANOBAT eta SORALUCE enpresen garapenetan erabilitako abangoardiako teknologia europarra. Faktore horiei esker, DANOBATGROUPek teknologia globala eskaini ahal die bere bezero txinatarrei, bertako ezagutza teknikoekin, zerbitzuarekin eta erabilgarritasunarekin.