2014/03/28
DANOBAT eta SORALUCE-k artezketarako, torneatzeko, fresatzeko, mandrinatzeko, ebakitzeko eta zulatzeko azken soluzioak aurkeztu dituzte INDUSTRIEn
DANOBATGROUP taldearen barruko DANOBAT eta SORALUCE enpresek teknologia aurreratua eta ekoizpen maila altua duten artezketa, torneaketa, fresatze-, mandrinatze-, ebakitze- eta zulatze-soluzioak aurkeztuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 4ra INDUSTRIE, azokan, Paris Nord Villepinte erakusketa-parkearen hirian . Makina-erremintaren nazioarteko topaketa nagusia da Estatu frantsesean eta DANOBATGROUP taldeak 5-X60 standa izango du bertan.
Aurreko urteetan INDUSTRIE azoka bisitatu duenean bezala, DANOBATGROUP-ek tokiko zein nazioarteko bezeroekiko harremanak indartzeko asmoa du, egungo egoera ekonomikoari tinko aurre egiteko.