Skip to main content
2013/02/15

DANOBAT HOUSTEX 2013 erakustazokan egongo da, otsailaren 26tik 28ra, Houston-en, Texas

DANOBAT HOUSTEX 2013 erakustazokan egongo da, otsailaren 26tik 28ra, Houston-en, Texas

DANOBATGROUP taldeko DANOBAT enpresak prezisio handiko balbulen gorputzak mekanizatzeko makina eta tuboen eta kuplen akaberako soluzioak aurkeztuko ditu otsailaren 26tik 28ra bitartean HOUSTEX azokan, Houston hiriko Convention Center-ean, Texas-en, 1341 Stand-ean. DANOBAT liderra da tuboen eta kuplen akaberako lineen hornitzaile integral gisa OCTGren sektorerako. Horri esker, piezen manipulazio automatikoa hornitzeaz gain, erreminten eta mekanizazioko prozesuen irtenbide berriak gara ditzake. Makinaren osaera pertsonalizatu egin daiteke bezero bakoitzaren aurrekontu mailako beharren arabera eta produkzio ertainetara edo handietara doituta. DANOBAT makina erremintako Europako liderretako bat da eta Mondragon korporazioko partaide da.