2013/03/06
DANOBAT-OVERBECKEKO ateak irekitzeko egunak martxoaren 6tik 8ra bitartean helbornen (Alemania)
DANOBAT-OVERBECKek bere azken garapen eta produktuen berri emango du Helbornen dituen instalazioen ateak jendearentzat irekita edukiko dituen egunetan.
Aurten ere barrualdeak, kanpoaldeak eta erradioak artezteko makinak egongo dira ikusgai produkzioaren hainbat etapatan, bai eta artezketarako softwarean egin diren berrikuntzak ere.
DANOBAT-OVERBECKek 1600m² inguruko produkzio gune bat erakutsiko du barrualdeak, kanpoaldeak eta erradioak artezteko makinak egongo dira ikusgai produkzioaren hainbat etapatan, bai eta artezketarako softwarean egin diren berrikuntzak ere.
DANOBAT-OVERBECK espezializatuta dago presizio handiko artezketa prozesuen horniketan, eta bere jarduera nagusia da prozesu horietarako soluzio teknikoak garatzea, gure bezeroekin elkarlan estuan arituta eta artezketa alorreko azken berritasunak erabilita azken bezeroak bere prozesuetan behar duen denbora murrizteko eta kalitatea areagotzeko.
Aukeratutako hornitzaileek ere beren produktuak aurkeztu eta esandako gaien inguruan informazio gehiago emango dute ate ireki hauetan.