Skip to main content
2012/12/14

DANOBAT Sheet Metalek bere 50 urteurrena ospatuko du aurten

DANOBAT Sheet Metalek bere 50 urteurrena ospatuko du aurten

DANOBATGROUPeko xafla eraldaketako dibisioak, 1962an ekin zion bere enpresa jardunari, lagun talde txiki baten ekimenez obra zibilen eraikuntza lanetarako sortu zen sozietateari esker. Handik 6 urtera, Elgoibarko herrian zegoen tradizioarekin jarraituta, xaflen sektorerako makina erremintaren munduan sartzea erabaki zuten, eta gaur egun ere jarduera horretan dihardute nagusiki. Egin dituzten 50 urte horietan zehar aldaketa asko izan dute, eta fabrikatu dituzten makinak era askotakoak izan dira. Bere bilakaera eta merkatuak izan duena paraleloak izan dira, eta, hori horrela, une oro saiatu dira beren makinetan merkatuak eskatzen zituen berrikuntza teknologikoak sartzen.

Gaur egun, dibisioaren jarduera nagusia xaflen eraldakuntzarako makinen fabrikazioa da, esaterako puntzonatzeko makina elektrikoak, xafla lerro malguak, panelatzeko makina automatikoak eta zuntz laserraren bidez mozteko bere makina berria. Makina horiek, gainera, mundu osora esportatzen ditu DANOBAT markarekin. Berrogeita hamargarren urteurren hau ospatzeko, datorren abenduaren 21ean hainbat ekintza egingo dira, eta bertan enpresa sortu zuten bazkideak zein enpresan sartutako azken-azkenak elkartuko dira.