DANOBAT WT-92-6000 artezteko makina horizontala EMO 2013 azokan
DANOBATek WT-92-6000 artezteko makina jarriko du ikusgai EMO makina-erreminten azokarik handienak 2013an egingo duen edizioan. WT-92-6000 modeloa neurri handiko piezentzako diseinatu da. Makina hau gai da 10.000 mm arteko luzera eta 15.000 kg.ra arteko gehiengo pisua onartzeko egitura konpaktua, malgua eta modularra mantenduz. Mahaian muxarradura jartzeko aukera ematen du iraulketa handiko piezetarako. Artezteko makinen gamaren garapenean indarrean dagoen legeak agintzen dituen arau guztiak hartu dira kontuan, eta baita ondorengo arloak ere: makina konpaktua ahalik eta gehien optimizatzeko espazioa eta baita erabilerraza diseinu ergonomikoagatik eta software erabilerrezagatik. WT gamako artezteko makinak lehen mailako kalitateko materialekin daude fabrikatuta. Oinarria eta makinaren azpimultzoak altzairu perlitiko estabilizatuzkoak dira, multzoari erresistentzia eta egonkortasuna emateko.
DANOBATen helburua bezero bakoitzaren beharrei egokitzea izanik WT artezteko makinen seriea konfigurazio ezberdinez osatu daiteke bai buru pieza-etxean zein buru harri-etxean. Aplikazioaren arabera WT-92-6000 makina corindon harriak, CBN harriak edo 1060 mm-ra arteko diamante harriak erabiltzeko aukera ematen du eta ardatz hidroestatikoetan, boladun ardatzak edo norberak fabrikatutako elektro ardatzetan muntatu daiteke. Era berean, harriko bi buru jartzeko aukera ematen du aldi berean lan egiteko eta pieza bakoitzerako zikloaren denbora gutxitzeko. Errendimendurik handiena lortzeko WT seriea harria automatikoki orekatzeko gailuz , konikotasuna automatikoki zuzentzeko gailuz eta abarrez ekipatu daiteke. Aplikazioaren arabera posible da Danobatek garatutako “in-process absoluto MDM´ neurketa sistema egokitzea.