Skip to main content
2015/04/27

DANOBAT xafla transformaziorako soluzioak Monterrey hirian FABTECH 2015

DANOBAT xafla transformaziorako garapenak NL Mexikoko Monterrey hiriko Cintermex-en egingo den FABTECH 2015erakustazokaren 12. edizioan ikusgai egongo dira maiatzaren 5tik 7ra bitartean.

FABTECH Mexikoko nazioarte mailako makina erreminta erakustazoka da, eta bertan DANOBAT makinak 1126 estanean kokatuko dira. Besteak beste, DANOBAT-en puntzonatzeko makinenartean teknologikoki aurreratuena den CHROMA puntzonatzeko makina elektrikoa erakutsiko da. Lortzen dituen produktibitate eta prezisio altuei esker makina hau soluzio egokiena da ekoizpen behar handienak asetzeko. Puntzonatze kadentzi oso altuak lortzeko gai den 30 tonako motore serbo-elektriko batekin dago hornitua. 

Erakustazoka honen bidez markak Mexikoko iparraldean bere posizioa sendotzeko itxaropena du, bertako bezeroekin zein nazioartekoekin harremanak indartuz gaur egungo egoera ekonomikoari indartsu aurre egiteko.