Skip to main content
2011/12/16

Danobatek artezteko makina sorta zabala aurkeztu du EMOn

Danobatek artezteko makina sorta zabala aurkeztu du EMOn

Duela gutxi Alemanian egin den EMO azokan, Danobatek artezteko makina ugari erakutsi zizkien bisitariei. Besteak beste, artezteko makina berritzaileak  aurkeztu egin ziren, baita lortutako emaitza bikainak direla-eta azken urteotan sektoreko erreferente bihurtu diren makinak ere.

Ikusgai egon ziren makinek azokako hainbat bisitariren arreta ekarri zuten; hona hemen guztiak: Kanpoko eta barneko artezketarako makina horizontalak

  • HG artezteko makina horizontalak: HG artezteko makinen seriea Danobatek gehien saldu duena da. EMOn, Danobatek hainbat aplikazio zorrotzetarako egokia den HG-92 artezteko makina aurkeztu zuen. Horrek hainbat artezketa egin ditzake, adibidez, barne eta kanpokoa,  inprentako arrabolen aurpegiena, transmisio ardatzena, gas turbina eta turbina eolikoen ardatzena eta lurreratze trenen osagaiena.
  • LG-600 artezteko makina horizontala: LG serieko hiruretan handiena da, eta 300 mm-ko kanpo diametroak arteztu ditzake, puntuen arteko gehienezko distantzia 600 mm izanda. Ohiko artezketa urratzailea eta abiadura handikoa konbinatzen dituenez, LG-600 artezteko makina ezin hobea da aplikazio konplexuetarako.

Barneko artezketarako makina horizontalak

  • ID-400L artezteko makina horizontala: Danobaten barneko artezketarako makina horrek gehienez 1.300 mm luzera eta 350 kg pisatzen duten piezekin lan egin dezake, eta lau ardatz onartzen ditu.

Barneko eta kanpoko artezketarako makina horizontalak

  • IED-400 artezteko makina horizontala: engranajeak, ponpen osagaiak eta antzeko produktuak artezteko diseinatuta dago. Bi ardatz independente ditu, eta horiei esker barne eta kanpo diametroak arteztu daitezke aldi berean, zikloen denborak % 50 murriztuz.

Barne eta erradioaren artezketarako makina horizontalak

  • IRD-200 artezketarako makina horizontala: matrizeak eta puntzoiak mekanizatzeko bereziki egokia da. IRD-200 artezketarako makina IRD serieko txikiena da: barneko artezketan, diametroa 100 mm izan behar da gehienez, eta piezen pisua, bestalde, 30 kg.

Artezketarako makina bertikalak

  • VG artezketarako makina bertikalak: diseinu guztiz berritzailea dute eta osagaiak, lanabesak eta tresneria aldatzeko behar den denbora gutxitzea dute helburu. VG serieko artezketarako makinak ezin hobeak dira neurri handi eta ertaineko osagaiak doitasunez artezteko. EMOn, tarteko gamako VG-1000 modeloa aurkeztu zuen Danobatek. 3.000 kg-ra arteko osagaiak arteztu ditzake 1.000 mm-ko gehienezko diametroan, bai eta torneaketa lanak egin ere.

Artezketarako makina zentrogabeak

  • E-315FV artezteko makina zentrogabea: 6 CNC ardatz ditu, zeinei posizioaren kontrola erregela optikoen bidez kontrolatzen duten motor linealek eragiten baitiete. E-315FV artezteko makina zentrogabearekin zehaztasun handiko lanak egin daitezke.