Skip to main content
2019/03/04

DANOBATek ateak irekiko ditu Alemaniako lantegian doitasun handiko artezteko makinen gama aurkezteko

DANOBATek ateak irekiko ditu Alemaniako lantegian doitasun handiko artezteko makinen gama aurkezteko
  • DANOBAT-OVERBECKek ate irekien jardunaldia egingo du martxoaren 19tik 21era Herbomen (Alemania).
  • Barruko zein kanpoko artezketa lanak egiteko doitasun handiko makinen gama zabala ikusgai egongo da, bai eta gogorrean torneatzeko tornua, artezteko gaitasuna duena.

DANOBATen aparteko soluzioak eskaintzen dituzte, bere bezeroek euren merkatuetako erronkak bete ditzaten eta sektore industrialetan lehiakorragoak izan daitezen, hala nola sektore aeroespazialean, automobilgintzan, trenbidearen sektorean, energiaren sorkuntzan edo ekipamendu ondasunen sektorean.

DANOBAT-OVERBECKek hamar hamarkada baino gehiago daramatza euren bezeroei fabrikazio soluzioak eta zerbitzu teknologikoki aurreratuak eskaintzen zentratuta, balio erantsi handiarekin eta guztiz pertsonalizatuak.

Helburu horrekin, Herbomen (Alemania) dituzten instalazioen ateak zabalduko ditu martxoaren 19tik 21era, eta bertan aurkeztuko dituzte barruko, kanpoko eta erradioko artezketa lanak behar dituzten aplikazioetarako doitasun handiko DANOBAT-OVERBECK eta DANOBAT artezteko makinen gama, baita doitasun handiko gogorrean torneatzeko soluzioak ere. Ekoizpen eskakizun exijenteenak betetzeko diseinatu dira soluzio horiek, piezen bakarkako sortetarako edo produkzio handirako diseinatutako makinekin.

Bisitaldia gidatutako bira bat izango da, euren proiektu anbiziotsua ezagutzeko, zeina punta-puntako teknologian, ezagutzan, berrikuntzan eta soluzio aurreratuetan oinarritzen den. Bisitaldia, salmenta talde aditu batek eta zenbait teknikarik gidatuko dute eta oso gustura erantzungo dituzte egon litezkeen galderak. Horrez gain, zuzeneko erakustaldiak eta mekanizatu probak ere izango dira.

Bisitaldian zehar, bertaratuek aukera izango dute erakusgai dauden zenbait makinen ahalmenak ikusteko. IRD doitasun handiko artezketa makinen gama bete-beteko errendimenduarekin ariko da lanean. Garapen honek eskaintzen dituen abantaila garrantzitsuenak konplexutasun geometriko handiko eta produktibitate handiko piezatan lortzen diren doitasun handieneko emaitzak dira. Besteak beste, ILD gama berria ere erakutsiko da, luzera handiko piezen barne artezketarako eta doitasun handia behar dutenen piezetarako garapena.

Bestalde, LG doitasun handiko kanpo artezketako modeloa ere ikusiko da. LG gama artezteko makina efizientea, produktiboa eta doitasun oso handikoa da, eta pertsonalizazio maila handia eskaintzen du eta makinaren erabilgarritasun bikaina bermatzen.

Azkenik, LT makinaren ahalmen guztiak erakutsiko dira. Makina hori doitasun handiko tornua da, gogorrean torneatzekoa dena eta artezteko ahalmena duena, kalitate handieneko emaitzak lortzeagatik nabarmentzen den garapena, malgutasun handikoa eta bezeroaren beharretara moldatzen dena.

Soluzio integralak eskaintzen dituzte eta horrela automatizazioaren abangoardian kokatu dira, prozesu adimendunetan eta ekoizpen sistemen integrazioan oinarrituta, kargatzeko eta deskargatzeko sistema automatikoekin eta txertatutako robotekin. Gainera, soluzio digital sorta handia eskaintzen ditu, horrela euren makinak adimendun bihurtuta.

Teknologia digitaleko azken aurrerapenak beraien eskaintzan txertatu dituzte, zeina teknologia aurreratuak dituzten soluzio propioen garapenean zentratzen baita, Smart HMI teknologia esaterako. Teknologia hori langileari laguntza ematen dion interfaz adimendun eta intuitiboa da eta makinarekin efizienteki interakzioan egotea ahalbidetzen dio.

Eskaintza digitalak Data System plataforma ere badu. Horrek makinaren datuak jaso, bildu eta prozesatzea ahalbidetzen du, horrela makinaren erabilgarritasuna handitzeko eta prozesuak eta energia kontsumoa optimizatzeko erabakiak hartzeko informazio egokia lortuz.

Proposamena Control System soluzio aurreratuarekin osatzen da. Soluzio horrek fabrikazio linea konplexu eta automatizatuen funtzionamendu automatizatua kudeatzen du. Linea horien barruan doaz hainbat makina, ikuskapenerako estazioak eta piezak manipulatzeko sistemak. Azken batean, fabrika adimendunetarako kontrol sistema izango litzateke.

DANOBATek industriaren beharrekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzte, hala nola mantentze lan zuzentzaileetarako estrategiak edo ordezko piezen zerbitzuak, baina, euren bokazioa sektorearen eraldaketei aurre hartzeko beti urrats bat aurretik joatea denez, zerbitzu eskaintza zabala dute. Eskaintza hori balio erantsi handikoa da, guztiz egokitua eta bere bezeroen erronkei erantzuten diena.

Zerbitzu eskaintzarekin lortu nahi dutena da erronkei aurre egin ahal izatea, etorkizunari aurre hartzea eta euren bezeroei bermatzea euren denbora eta baliabide guztiak euren jarduera garatzen erabiliko dituztela.