DANOBATek AUSRAIL azokan erakutsiko ditu material biragarriaren fabrikazio eta mantentze-lan aurreratuan garatutako soluzioetan egindako apostua
DANOBATek AUSRAIL PLUS 2017 azokako 517. standean erakutsiko ditu material biragarriaren fabrikazio eta mantentze-lanetarako egin dituen azken garapenak– bai gurpil eta ardatzak, bai eta muntatutako ardatz eta boggiak, erabat automatizatutako makina indibidualak zein giltza eskura makinak eskainita- bai eta 1. mailako mantzetze-lanetarako tailerrentzako soluzioak erakutsi ere.
Soluzio aurreratuak, produkzioa eta doitasuna behar duten trenen sektorerako garatuta daude bereziki.
Gainera, balio digitalaren proposamena partekatzeko aukera izango da, 4.0 industriaren kontzeptuetan oinarritzen diren teknologia propioen garapenekin osatuta dagoena eta fabrikazio adimendunerako espazioen sorreran urratsak emateko helburua duena, bai eta eta interkonektatuta dauden eta autonomoki funtzionatzeko ahalmena duten ekipamenduekin hornitua dagoena ere.
DANOBAT Expert Solutions
DANOBATen soluzio sortaren baitan daude:
-
Ingeniaritza proiektuak, makina-erreminta eta soluzio automatizatuak dituzten Produkzio Sistemak, bai fabrikazio eta 2.mailako mantentze-lanetarako, bai eta material biragarriaren fabrikazio prozesuetarako ere.
-
Soluzio berritzaileak 1. mailako mantzentze-lanetako tailerretarako, muntatutako ardatzen bizitza %25 arte luzatzeko eta mantentze-lanen kostuetan aurrezteko. Soluzio honen baitan daude: gurpilen profila neurtzeko sistema + optimizatutako softwarea material biragarriaren muntatutako ardatzentzat + hobiko tornuen gama berria.
DANOBAT Digital: 4.0 Teknologiak etorkizuneko lantokientzat
Azokan izango den egunetan, DANOBATek industria-digitalizazioan egin duen apustuaren berri ere emango du, 4.0 teknologiak dituen garapen adimendunen inguruan sortua izan dena eta fabrikaziorako ingurune errealen automatizazioan urratsak ematea helburu duena.
Garapen digitalen artean dago Control System deritzona. Kontrol osoa egiten duen sistema honek, tailer edo lantegi berean lan egiten duten ekipamendu, makina eta soluzioak koordinatzen eta zuzentzen ditu modu seguruan eta eraginkortasun maximoa izango duen funtzionamendu automatizatua bermatuta.
Control System-ak ahalbidetzen ditu fabrikazio lerroen mekanizazio prozesuen fase guztien kontrola, monitorizazioa eta ikuskapena, hainbat makina eta ekipamendu eta konplexutasun altua duten fabrikazio lerroena.
DANOBATek Smart HMI txertatu du bere makinetan. Langileak modu intuitiboan erabiltzen duen interfazea da, ekipamenduen erabilera errazten duena, ondorioz makinen produktibitatea handitzen delarik.
Erakundeak plataforma bat ere garatu du datuak kaptatzeko, biltzeko eta prozesatzeko aukera ematen duena eta Data System deritzon makinaren egoeraren monitorizazioa posible egiten duena. Garapen honek aukera ematen du fabrikazio prozesuaren egoera eta funtzionamendua denbora errealean ezagutzeko, bai eta patroiak ezartzeko, joerak identifikatzeko, akatsak aurreikusteko, bai eta mantentze lanetarako estrategia adimendunak martxan jartzeko ere.
DANOBAT Services
DANOBATek lankidetza estuan dihardu bere bezeroekin teknologikoki aurreratuak diren soluzioak eta zerbitzu osoa eskaintzeko, bizitza zikloan zehar laguntzaile izateko helburuarekin.
DANOBATek balio erantsi handia duten zerbitzuak eskaintzen ditu, makinen kudeaketa adimenduna izatera bideratzen direnak, bai eta bizitza zikloa luzatzea ahalbidetzen duten garapen teknologikoak txertatzera, mantentze-lanetarako estrategiak hobetzera eta produkzioaren bilakaera eta optimizazioa lortzera bideratzen direnak ere.
Ponentzia teknikoa Ausrailen Konferentzian
Bere standa aurkezteaz gain, DANOBATeko Trenen Dibisioko zuzendaria den Jose Antonio Morenok ponentzia teknikoa eskainiko du azaroaren 21ean 14:30ean. Aurkezpenaren izenburua ondorengoa izango da: “ Muntatutako ardatzen mantentze lanetarako automatizazio maila altua duten tailerrak, simulazio software batek lagunduta”.