Skip to main content
2018/08/27

DANOBATEK bere azken garapenak aurkeztuko ditu stuttgarteko AMB azokan

DANOBATEK bere azken garapenak aurkeztuko ditu stuttgarteko AMB azokan

DANOBATek presentzia nabarmena izango du irailaren 18tik 22ra bitarte Stuttgarten (Alemania) egingo den AMB azokan.

Aztertzeko makina teknologikoki aurreratuak aurkeztuko ditu etxeak, bai eta doitasun handiko tornu bat ere, gogorrean torneatzeko baliagarria.

Bestalde, enpresak alio digitaleko bere proposamena partekatzeko aukera izango du: 4.0 industriaren kontzeptuetan oinarritutako garapen teknologiko propioekin egindakoa da, fabrikazio espazio adimendunen eraikuntzan aurrerapausoak emateko asmoz, elkarri lotutako ekipamenduz horniturik, eta era autonomoan funtzionatzeko gaitasunarekin.

Hauek dira, hain zuzen, DANOBATek ekimenaren hurrengo edizioan aurkeztuko dituen garapen teknologikoki aurreratuak:

 

1. LT-400: DOITASUN HANDIKO TORNUA, GOGORREAN TORNEATZEKO

DANOBATek AMB azokara eramango duen soluzioetako bat, hain justu, doitasun handiko tornu bat da, LT-400, gogorrean torneatzeko. Garapen horren ezaugarri nagusia da kalitate handiko emaitzak lortzen direla, bezeroen premietara erabat egokitzeko eta horiekiko malgu jokatzeko erraztasun handia daukalako.

LT-400 tornua ezin hobeto egokitzen da serie laburren fabrikatzaileen eskakizunetara, hots, ekoizten duten osagai mota maiztasunez aldatu behar izaten duten fabrikatzaileen eskakizunetara, baina azterketa teknologiaren doitasunari uko egin behar izan gabe.

2. IRD-400, FORMA EZ ZILINDRIKOETARAKO ETA ERRADIOETARAKO SOLUZIOA

Konpainiak azokara eramango duen aztertzeko soluzioen eskaintzaren beste elementuetako bat, hain zuzen, barnealdeak, kanpoaldeak, aurpegiak eta erradioak aztertzeko makina da, IRD-400, trokelak eta matrizeak mekanizatzeko bereziki diseinatutako soluzioa.

Garapen horrek eskaintzen duen abantaila nagusi bat da konplexutasun geometriko handiko piezetan doitasunik handieneko emaitzak lortzen dituela, produktibitate handiarekin.

 

3. LG-400, DOIKUNTZA HANDIA SEKTORE HIDRAULIKOKO PIEZETAN

Kanpoaldeak artezteko makinen alorrean LG-400 makina aurkeztuko du DANOBATek. LG aztertzeko makinen sorta osoak emaitza bikainak ditu doitasun handiko pieza txikien mekanizazioan; esaterako, ebaketa tresnen, sektore hidraulikorako ultradoitasunezko piezen eta automobilgintzaren sektorerako piezen mekanizazioan.

LG-400 modeloa, zehazki, LG gamako tarteko modelo bat da, gehienez ere 290 mm-ko diametroa eta puntuen artean 400 mm-ra arteko luzera duten piezak mekanizatzeko baliagarria. Gama handiko modeloak, berriz, gehienez ere 290 mm-ko diametroa eta puntuen artean 1.000 mm-ra arteko luzera duten piezak mekanizatzeko balio du.


4.0 TEKNOLOGIAK, FABRIKAZIO INGURUNE ERREALEN AUTOMATIZAZIORAKO

Azokan, halaber, DANOBATek industriaren digitalizazioaren alde egin duen apustua ezagutaraziko du. 4.0 teknologiez hornitutako garapen adimendunen eskaintza baten inguruan egituratuta dago, eta bere helburua da benetako fabrikazio inguruneen automatizazioan aurrera egitea.

Zehazki, Smart HMI modeloa garatu du enpresak. Intuitiboki erabiltzen den interfaze bat da. Langileari lagundu eta ekipamenduen erabilera errazteaz gainera, produktibitatea areagotzen du.

Konpainiak, halaber, plataforma bat garatu du datuak bildu, gorde eta prozesatzeko, makinaren egoera monitorizatu ahal izateko. Data System da plataformaren izena.

Garapen horiei esker, erabiltzaileak fabrikazio prozesuaren egoerari eta funtzionamenduari buruzko informazioa izango du, denbora errealean; bide beretik, patroiak finkatu ahal izango ditu, joerak identifikatu, akatsei aurrea hartu eta mantentze estrategia adimendunak abiarazi.