2014/04/04
DANOBATek Bielorrusiako Minsk hirian egingo den MECHANICAL ENGINEERING erakustazokan hartuko du parte
DANOBATek, Bielorrusiako Minsk hiriko MinskExpo-n egingo den MECHANICAL ENGINEERING erakustazokaren 4. edizioan hartuko du parte apirilaren 8tik 11ra bitartean.
Bielorrusian egingo den nazioarte mailako makina erreminta erakustazoka bat izango da eta DANOBAT C8-B7 zk. estanean kokatuko da. MECHANICAL ENGINEERING 2014 erakustazokak industria metalmekanikoaren onena leku bakarrean batzen du eta sektore honetako Europa Ekialdeko erakustazokarik garrantzitsuenetarikoa bilakatzea.
Erakustazokan puntzonaketa, laser bidezko ebaketa, artezketa eta torneaketarako balio haundiko soluzioak aurkeztuko dira, besteak beste hurrengo sektoreetara zuzenduta daudenak; merkataritza-ibilgailuak, trenbideak, automobilgintza, aeroespaziala eta ekipamenduak.
DANOBATek erakustazoka honen bidez Europa Ekialdeko merkatuetan eta batez ere Bielorrusiakoan bere posizioa sendotzeko itxaropena du, bertako bezeroekin zein nazioartekoekin harremanak indartuz gaur egungo egoera ekonomikoari indartsu aurre egiteko.