Skip to main content
2013/11/18

DANOBATek hobi-tornu bat instalatu du Bordeleko tranbiarako (Frantzia)

DANOBATek hobi-tornu bat instalatu du Bordeleko tranbiarako (Frantzia)

DANOBATek, tren industriarako ekipamenduen fabrikatzaileak, nazioartean zuen presentzia sendotu du Frantzian eskari garrantzitsu bat eskuratuta. Oraingo honetan, hobi-tornu baten entregarako. Aldi berean, arrasterako bi unitate ere entregatuko dira maniobratarako.

DANOBATek funtsezko erronkatzat hartu du proiektua, Frantziako merkatuan duen presentzia sendotzeko eta gure ekipamendua edozein tren errodaduraren mantentze lanetarako behar duten proiektuetan presente egoteko: tranbiak, metroak, merkantzien garraioa, aldiriko trenak, abiadura handiko trenak, etab. DANOBATek alor honetan duen esperientzia Frantziako merkatuko beste sektore batzuetara transferitu nahi du, bai eta ingeniaritzako enpresa frantziarrek zein tren sektorerako materialaren agente edota fabrikatzaileek hirugarren herrialdeetan kudeatzen dituzten proiektuetara ere. Ez da lehenengo aldia BANOBATek enpresa frantziarrek zuzendutako antzeko proiektuak eskuratzen dituena. Izan ere, DANOBATek antzeko proiektuak ditu Brest, Tours eta Beçançoneko tranbietan, eta lehenengo aldia ere ez da Alstom Citadis modeloko trenak mekanizatzen dituena, Madrileko metrokoak eta Jaengo, Murtziako eta Rabateko tranbietakoak berak mekanizatu izan baititu.