Skip to main content
2011/11/24

Danobatek iSOFT sortu du ebaketarako zerren ekoizpena eta orrien bizitza maximizatzeko

Danobatek iSOFT sortu du ebaketarako zerren ekoizpena eta orrien bizitza maximizatzeko

Danobatek iSOFT ebaketarako zerrentzako kontrol-sistema sortu du . Sistema berri horri esker, enpresek ekoizpen-maila handiena lortu eta orrien bizitza luzatuko dute. Gaur egun, langileak berak erabakitzen du, haren esperientzian oinarrituta, bai orriaren bai zulaketaren erritmoak; horrek esan nahi du langileak ezartzen dituela orriaren bizitzari eta kostuari dagozkien kostuak.

Beraz, langilearen esperientzia da ebaketaren eraginkortasunean eragin handiena duena. Danobatek iSOFT kontrol-sistema sortu du arazo horri irtenbide bat emateko. Pantaila sinple bateko aukeren artean hautatu besterik ez da egin behar, eta makinak automatikoki lan egingo du, gizakiak baino fidagarritasun handiagoz. Horien artean, besteak beste, material mota aurki daiteke: karbono-altzairua, altzairu herdoilgaitza, Nimonic materiala edo material ez ferrosoa hautatu eta solidoa edo hodia den aukeratu behar da. Ondoren, ebaketa eta orriaren abiadura-parametroak ezarriko ditu makinak automatikoki, eta  materialaren zeharkako sekziora eta orriaren egoerara egokituz joango da uneoro . Materialen inguruko zehaztasun gehienak iSOFTen baitan aurrez programatuta dauden arren, behar izanez gero, enpresek beren material taldeak gehitzeko programa gehigarriak daude. Makinaren beste ezaugarri berezi bat orriaren aldaketa automatikoa da, bi metalezkoa, karburoa zein zinta berria izan. Alderdi hori baztertuta gelditu ohi da, eta ondorioz, orriek arazoak ematen dituzte behar baino lehen. Danobaten sistemarekin, gutxi gorabeherako kalkuluak ezabatzeaz gain, zinta mota jakin bat erabili ahal izango du langileak, prozesuaren gauzatze egokia bermatzeko. Era berean, makinak ebakitako pieza bakoitzaren pisua kalkulatu eta kontrol kontsolan erakutsiko du. iSOFT makinari esker, ekoizpen-maila gorena eta orrien bizitza hobezina lortuko dira.