Skip to main content
2018/10/08

DANOBATek Milaneko BIMUn aurkeztuko ditu bere artezketa eta torneaketa soluzio berritzaileak

DANOBATek Milaneko BIMUn aurkeztuko ditu bere artezketa eta torneaketa soluzio berritzaileak
  • Makina erremintaren eta produkzio sistemen ekoizleak presentzia nabarmena izango du Italiako hiri honetan irailaren 9tik 13ra egingo den azokan.
  • Azokan DANOBATek balio erantsi tekniko handia duten soluzioak erakutsiko ditu kanpo, barne, erradio zein zentrorik gabeko artezketarako.

Biurteko italiarraren 31. edizioa, herrialdean makina-erreminta sektorean garrantzitsuena den azoka, Milaneko Fieramilano Rho-n egingo da urriaren 9tik 13ra.

Fabrikaziorako soluzio berritzaileen alde eta balio digitalaren proposamenaren alde egin duen apustua ezagutarazteko helburuarekin, makina-erreminten eta produkzio sistemen fabrikatzaile den DANOBATek presentzia nabarmena izango du Milaneko BIMUren hurrengo edizioan.

DANOBAT erakustoki propioa izango duenak E-29 Hall 11 standean, zerbitzuen aukera aurkeztuko du makinen kudeaketa adimenduna eskaintzera bideratua dagoena, bai eta ekipoei balioa gehitzera, mantentze-lanen estrategiak hobetzera eta errendimendua eta produkzioa optimizatzera bideratua dagoena ere.

Ondorengoak dira DANOBATek azokaren edizio honetan aurkeztuko dituen garapen teknologiko aurreratuak:

 

1. Zurruntasun maximodun Artezteko makina zentrogabeak

DANOBATek ESTARTA-650 artezteko makina zentrogabea aurkeztuko du. Soluzio hau erabat berria da eta bere ezaugarririk nabarmenena da merkatuan dagoen ekipamendurik zurrunena dela antzeko ezaugarriak dituzten ekipamenduen artean.

ESTARTA-650 diseinatua izan da gaur eguneko abiadura handiko fabrikazio eskakizunei erantzuteko, ziklo-denborak nabarmen hobetzeko eta produkzioa maximizatzeko helburuarekin.

Soluzio honen abantaila nagusiak dira doitasun maila handia, produktibitatea %30 handitzea eta zurruntasun handia izatea.

Garapen honek pasantean 120 metro/ segunduko hartzeko gaitasuna dauka bibrazioen sorrera minimizatzen delarik. Ezaugarri hau –abiadura handian lan egitea bibrazioen xurgatze maximoarekin- prestazioen artean gakoa da exijentzia handiko artezketa prozesuak arrakastaz gauzatzerako orduan.

Artezteko makina hau, motor linealekin, granitozko bankada batekin, arrasteko buru batekin (hegalkina ezabatzen duen euskarri osagarria duena) eta moteltze sistema berritzaile batekin hornitua dago.

Soluzio honek errodadura bidezko sistema-gidatze bat ere badauka, mugimenduarekiko sentsibilitatea handiagoa ematen diona. Azken prestazio honekin, osagai hidraulikoa ezabatzea lortzen da. Ondorioz, ESTARTA-650 ekologikoki jasangarria den artezteko makina da, kontsumo txikiagoa eta mantentze-lan gutxiago behar dituena.

 

2. Forma ez-zilindriko eta erradioentzat soluzioa

Erakundeak azokara eramango dituen artezketa eskaintzen artean dago barrualdeak, kanpoaldeak, aurpegiak eta erradioak artezteko IRD-400 makina. Makina hau bereziki diseinatua izan da trokel eta matrizeen mekanizaziorako.

Garapen honen abantaila nagusiena da doitasun maximoko emaitzak lortzen direla konplexutasun geometriko handia duten piezetan eta produktibitate maila handia lortuz.

Artezketarekin zehaztasun handiko akabera lortzen da txertatuta duen eta 91 gradu arteko biraketa eman dezakeen BO ardatz bati esker. Ardatzen kontrolak posible egiten du barrualde konplexuak egitea, harri bakar bati eta inguruaren trazaketa bakar bati esker. Ondorioz, produktibitatea maximizatu egiten da.

Modelo honen baitan, 4 ardazdun dorreak softwarean txertatuta duen neurketa-zunda bat dauka, piezaren jatorrizko posizioa detektatzeko balio duena. Modu honetan, sistemak doitasunez lortuko du nahi duen neurria akaberaren azken iraganaldian. Ingurune biribiletan, biribiltasun- desbiderapena 0,5 µm izan daiteke.

Garapen honen beste berezitasun bat da ardatzen mugimendu guztien sinkronizazio gradu maila handia piezaren errotazio-ardatza barne (C0). Ondorioz, artezketa ez-zilindrikoa egin daiteke. Prestazio honek gainera aukera ematen du piezan geometria konplexuak mekanizatzeko koordenatu bidezko artezketarekin eta forma karratu, angeluzuzen zein libreak egin daitezke doitasun handiarekin.

3. Doitasun handiko artezketa makina

DANOBATek BIMUn aurkeztuko duen artezteko makinen proposamena LG-400 makinarekin osatzen da.

LG-400 makina ultradoitasunez artezteko makina bat da, pertsonalizazio aukera handia eskaintzen du, eta makinan erabilgarritasun bikainak lortzea bermatzen du. Horrez gain, jarraipenerako luneta bat dauka CNC batez kontrolatuta, zeinarekin zilindrikotasun egokia bermatzen den

Doitasunezko osagai hidraulikoak, automozioko piezak, ebaketa tresnak, espekak edo diametro eszentrikoak dituzten osagaiak fabrikatzeko garatu da LG familia.

Gainera, errepikakortasun bikainak ematen ditu, bere granito naturalezko bankadari esker, bere motor linealei eta dituen erregela optikoei esker.

Harri buruak, hoztutako elektroardatzak dituenak, gehienez 120 m/s-ko abiadura periferikoa izatea lortzen du, urratzaile konbentzionalez (45-60m/s) edo superurratzaileez (20-120 m/s) artezteko behar den abiadura tarteari erantzunda.

Garapen horrek, halaber, DANOBAT DoGrind softwarea dauka. Software hori intuitiboa da eta erraz erabiltzekoa, eta DANOBATeko ingeniariek garatu dute.

4.0 teknologika etorkizuneko lantegietarako

Azokan, halaber, DANOBATek industriaren digitalizazioaren alde egin duen apustua ezagutaraziko du. 4.0 teknologiez hornitutako garapen adimendunen eskaintza baten inguruan egituratuta dago, eta bere helburua da benetako fabrikazio inguruneen automatizazioan aurre egitea.

 

DANOBATi buruz

DANOBAT makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikatzailea espezializatuta dago fabrikazio industrialerako soluzio teknologiko aurreratuak eta bezeroen premietara erabat egokitutakoak eskaintzen.

DANOBATGROUPeko kidea da eta MONDRAGON Korporazioaren barruan dago, nazioartean sendo ezarrita dago, eta balio erantsi handiko soluzioak fabrikatzen ditu.