2012/03/15
Danobatek OCTG hodietarako konponbideak aurkeztuko ditu Tube Dusseldorfen
- Danobat Groupeko Danobat enpresak hodietarako konponbideak aurkeztuko ditu martxoaren 26tik 30era bitartean Düsseldorfen, Alemanian, egingo den TUBE 2012 azokan. Azoka hori OCTG sektorearen erakuslehiorik nagusietako bat da.
- TUBE azokaren aurreko edizioetan bezala, Danobat ziur dago nazioarteko bezeroekin dituen harremanak sendotuko dituela gaur eguneko egoera ekonomikoari indarrez aurre egin ahal izateko.
Danobatek, Mondragon Korporaziokoa den DanobatGroupeko enpresa denak, OCTGrako konponbideetan dituen azken berritasunak aurkeztuko ditu martxoaren 26tik 30era bitartean Düseldorfen egingo den TUBE azokan. Azoka hori OCTG sektorearen erakuslehiorik nagusietako bat da. Danobatek OCTG hodietarako konponbideetan dituen azken berritasunak aurkeztuko ditu 42 metro koadroko espazio batean nazioarteko merkatuetan apustu sendoago egiteko asmoarekin. Danobatek azoka hori elkarren segidan bisitatu duen hirugarren urtea da.