Skip to main content
2015/09/25

DANOBAT Elmia Nordic Rail erakustazokan erakusgai urriaren 6tik 8ra

DANOBAT Elmia Nordic Rail erakustazokan erakusgai urriaren 6tik 8ra

Elmia Nordic Rail azokako B02:108 stand-ean erakutsiko dira DANOBATen azkenengo garapen eta teknologiak tren sektorerako.

Azoka hori Eskandinavian sektore honentzako egiten den bakarra da eta tren industria nordikoaren zati handi bat erakartzen du. Azoka hau, urriaren 6tik 8ra, Europako industriaren topagune garrantzitsuena bilakatzen da.

DANOBATGROUPen railways negozio unitatea material ibiltariaren osagaien mantentze lan eta produkziorako giltza eskura irtenbideetan espezializatua dago (ardatzak, bogieak, gurpilak, muntatutako ardatzak...) baita mekanizaziorako banako makinetan edota horien osagaietan ere.

Azpimarratzekoak dira, beraien teknologia aurreratua dela eta, DANOBAT hobiko tornuak. Tornu horien bidez trenetako errodadura eta balaztetako diskoen zuzenketako mantentze lanak egiten dira, treneko ardatzak desmuntatu beharrik izan gabe.

Munduko hainbat industrientzako giltza eskura irtenbideak eskaintzen duen esperientzia luzeak erakusten du DANOBATGROUP balio erantsi handiko proiektuetan liderretako bat dela.