DANOBATGROUP, Be Basque Talent-en hamargarren edizioko partaide
-
Jardunaldia Munichen egin da, pasa den azaroaren 11n, eta industri taldeak presentzia nabarmena eduki du bertan.
-
Foroaren asmoa da talentu profesionalen artean ezagutzera ematea zer aukera ematen duten euskal enpresek, kalitateko enplegu sortzaileak diren heinean, eta harremanen sareak sortzen laguntzea.
Trebakuntza handiko talentua erakartzea da industri sektoreak gaur egun dituen erronketako bat , industria digitalerako eraldaketa prozesuan bete-betean sartuta baitago. Karrera profesional arrakastatsua egiteko DANOBATGROUPek eskaintzen dituen aukerak ezagutzera emateko asmoarekin, enpresa taldeak Be Basque Talent konferentziaren hamargarren edizioan parte hartu du, Munichen, pasa den larunbatean.
Topaketa, hogei bat euskal erakunde eta atzerrian karrera garatzen ari diren profesional ugari elkartu zituena, Bizkaia Talentek antolatu zuen. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da Bizkaia Talent eta bere misioa da oso trebatutako pertsonak erakartzen laguntzea, berrikuntzarako eta ezagutza sortzeko prozesuan parte hartzeko Euskadin.
DANOBATGROUPek presentzia nabarmena eduki zuen konferentzian. Bertan egin ziren hitzaldietan eta elkarrizketetan parte hartu zuen, bai eta komunikazio kanalak ezartzeko eta enpresek atzerritik bueltatzea erabakitzen duten profesionalei profesionalki garatzeko eskaintzen dizkieten aukeren berri emateko asmoz programatu ziren beste jarduera batzuetan ere.
Jardunaldian, nazioarteko mugikortasunari lotutako hainbat gairi buruz eztabaidatu zen eta bertaratuek hainbat gai tematikotan parte hartu zuten.
“DANOBATGROUPek apustu sendoa egin du profesionalen prestakuntzaren alde eta trebatutako talentua erakartzearen alde, unibertsitateekin eta negozio eskolekin hitzarmenak eginez, lanbide zentro propioaren bitartez eta azoka eta foroetan parte hartuz, esaterako, Be Basque Talent-en”, ziurtatu du industri taldeko Giza Baliabideetako zuzendari Iker Usabiagak, Munichen egon baitzen.
Euskal taldea, 1.300 profesionaleko plantilla duena, balio teknologiko handiko makina-erreminta eta ekoizpen sistemen fabrikazioan espezializatuta dago eta ezaguna da bere dinamismo handiagatik, berrikuntzarekin duen konpromisoagatik eta espezializazio arlo askotan eta teknologikoki punta-puntakoak direnetan garatzen dituen proiektu internazionalengatik, izan ere, horiei esker erakundeko kideek beren karrera profesionala garatu dezakete eta mundu osoko beste enpresa errealitate eta kultura batzuk ezagutu.